Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-07-02 15:11:57
Udako Euskal Unibertsitateko web gunera lotura
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2006-12-17 -- 2067.zenb

Joxe Mari Ostolaza

Ez gaitu berez egiten. Nire buruan Bilbao Txus da, Hernaniko futbolari izana, ezker oinez zuen kolpeak berezia egiten zuena, Hernaniko Txantxilla -futbol zelaia- lekuko. Bada bere adinkiderik, Real Madrileko Roberto Carlos brasildarrarekin alderatzen duenik. Eta gaur goizean irratiak ekarri dit gogora beste Bilbao baten bidez. Ez dakit hau futbolean ibilitakoa ote den, baina Atlheticen partidatan palkoan ikusten dena dugu. Bizkaiko nagusia dugu, Atlhetic Europan lehiatzen ikusteak asetzen duena. Eta Bizkaia promozionatzeko aitzakian bizkaitarren euroez ureztatu du kluba, orain Espainiako ligako sailkapenean behealdeko tokietan kokatuta dagoenak Europa du ilargi. Jokalariak eta teknikoak blaitu ditu bere purrustadaz. Ez omen dira Atlheticek merezi dituen profesionalak. Teknikoki eta taktikoki eskasak, fisikoki nagiak eta gautxoriak. Duten jornala merezi ez dutenak. Agintariei buruz, bere ondoan aulkiak berotzen dutenei buruz, fitsik ez. Aurrerantzean, zuzendaritzak klubean bidera litekeen ustelkeriaren aipamen soila, bazkideei jakinarazi. Gurpegi -lehen, hobengabe eta biktima zena- ez da ere libratu, aferaren arduradunak zigortu nahi ditu. Bozketak datoz eta hautesleak bildu behar dira. Ez dira kirola eta politika nahasi behar.

hemeroteka

2066. zenbakia | 2006-12-10
2065. zenbakia | 2006-12-03
2064. zenbakia | 2006-11-26
2063. zenbakia | 2006-11-19
2062. zenbakia | 2006-11-12
2061. zenbakia | 2006-11-05
2060. zenbakia | 2006-10-29
2059. zenbakia | 2006-10-22
2058. zenbakia | 2006-10-15
2057. zenbakia | 2006-10-08

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan