Astekaria

 Bestelakoak 

Nekea (II)

Agurtzane Intxaurraga

Agurtzane Intxaurraga


2066. alea
2006-12-10
alde 0    kontra 0

Nekeak erremedioa dauka» zioen Ander Lipusek, duela aste batzuk orrialde honetan bertan idatzi zuen iritzi artikuluko azken esaldian. Nekeak erremedioa dauka, hortaz ari naiz egun hauetan hausnartzen. Bihotzerainokoa baita nirea. Aitor dut, aitortzeko ausardia daukat azkenean.

Hamasei urte dira neuk ere beste batzuekin Hika Antzerki Taldea sortu nuela. Hika-tik hikako antzerkia egiteko asmoz sortu ere. Orduan ilusiorik ez zitzaigun falta, indarrik ere ez, prest geunden dena emateko, ez genuenetik ere ateratzeko egitasmo hura aurrera eramateagatik, ez edonola gainera. Guk antzerkia eginez bizi nahi genuen. Horretarako ikasi genuen. Horixe zen nahi genuena. Hamasei urte pasa dira harrez geroztik, gau eta egun bakoitzarekin, gau eta egun bakoitzean egitasmo hura aurrera ateratzeko lanean. Bizirik dirau egitasmoak oraindik, baina ilusioak, ilusioak zapuztu egin zaizkit: krak! sentitu dut behin baino gehiagotan. Okerreko trenean igo naizela pentsatzen hasita nago. Nik ere, Lipusek bezala, utopiaren barne eramango ninduen tren soziala zelakoan hartu nuen txartel bidaia, baina konturatu gabe, abiadura handiko trenean murgildu nautela/gaituztela iruditzen zait eta nik, nik ez dut, ezin dut eraman, zorabiatzen hasita nago. Sarraski pertsonala eta ingurukoa izugarria izan baitaiteke.

Gero, amets gaizto batek denborak baino lehen esnarazi nau gaur goizeko ordutan. Nire ametsean jantoki bat nuen. Nik nire bezeroek, bertan jandako janariaz eta tokiaz gozatzea nahi nuen. Horretarako jantokiak bere baratza, bere sukaldariak, bere zerbitzariak, xumetik, baina den-dena etxekoa zuen. Baina nire ametsetako bezeroek ez zioten horri erreparatzen, zerbitzaririk gabe, eurak aukeratu eta nahi zuten eran eta tokian jateko moduko janaria nahi zuten: azkarra grasatik, azukretik eta gatzetik aitzakiarik gabea. Nik ordea, gero eta urduriago, gero eta haserreago esaten nien «hobe zutela mahaian eseri eta denetarik jan; denetarik genuela: hala janari tradizionala nola berria». Baina, ez zen hori nigandik espero zutena, nire jantokian aurkitu nahi zutena. Azkenean, nire ametsetako jantokia, ametsetakoa izateari utzi eta janari azkarrak ematen hasten zen. Erotuta. Bete-beteta zegoen eta ni izkina batean beraiei begira, gosetuta.

Ez eskatu gosetuari arrazoi bideetan ibiltzeko, goseak ez baitu arrazoitzen uzten.

Gero, ametsa uxatu nahian irratia piztu dut: «Lehiakorrak behar dugu izan, punta-puntakoak, liderrak Europan» zioen gure lehendakari jaunak. Krak! Zerbait hautsi zait bihotzean.

Nekeak erremedioa du, zioen Lipusek.

Jaitsi egin nahi dut. Arnasa hartu. Eta bideari ekin berriro ilusioz.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
azala  
azala2065
 
azala2064

2066 zenbakia.
2006ko abenduaren 10a


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza