Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-09-04 17:20:17
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2006-12-10 -- 2066.zenb

Izenak

Pello Zabalak bere ibilbidea laburbildu du Zeruan zer berri (Alberdania) liburuan. Meteorologia, natura eta kultura uztartu ditu Zabalak lan horretan.

Eugenio Ampudia artista espainiarrak 23 bideo, instalazio, obra interaktibo, eskultura eta argazki bildu ditu Gasteizko Artium Museoan 2007ko otsailaren 18a arte ikusgai izango den ...ideia barren-jale bat baizik ez erakusketan. Artearen sorkuntzan eta zabalpenean parte hartzen duten eragileen inguruan egindako hausnarketaren fruitu dira obra horiek.

Xabier Silveira, Jon Maia, Andoni Egaņa, Maialen Lujanbio, Xabier Amuriza eta beste bost bertsolariren hitzak; Rafa Rueda, Benito Lertxundi, Kuraia, Doctor Deseo, Berri Txarrak eta beste hainbat musikari eta talderen doinuak; eta Jon Urbe, Conny Beyreuther, Galder Izagirre eta enparauen argazkiak batzen dituzten kantuez osatutako 18/98 auzolanean diskoa kaleratu dute, sumario horretan auzipeturik dauden lagunei elkartasuna adierazteko.

Rafael Moneo arkitekto nafarrak diseinatutako hamasei eraikinen maketak, planoak, argazkiak eta testuak bildu dituzte Nafarroako Museoan. Erakusketa otsailaren 4a arte izango da ikusgai.

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan