Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-07-09 11:13:02
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2006-12-10 -- 2066.zenb

artikulu nagusira itzuli
Lehenik rokodromoan

Hondarribiko kiroldegiko ikastaro batean ikasi dugu eskaladan. Ez genekien oso ondo zer eskainiko ziguten, gustatuko ote zitzaigun eta kirolari jarraipenik emango al genion. Hirusta dendak antolatutako ikastaroan zazpi pertsonak hartu genuen parte eta zazpiak gogo eta motibazio askorekin hasi ginenez, berehala elkarren arteko erronka sortu genuen. Ikastarorako ez da materialik eraman behar, bertan eskaini ohi dizkizutelako arnes, soka eta espresak. Zapatila finak eramateko beste aholkurik ez ziguten eman. Edozeinek egin dezakeen kirola da, ausardia pixka batekin eta mendiko gaitzik ez izanez gero. Pisu gutxi edukitzea edo arina izatea ere lagungarri da.



Ikastaroa bukatuta, entrenamendua jarraitzeko aukera dago, rokodromo desberdinak bisitatuz, esaterako. Eskalatzen izan garen kiroldegi guztietan sokak rokodromoan eskegita egoten dira eta hortaz, eraman behar den gutxieneko materiala ondorengoa da: grigri bat -edo funtzio berdina betetzen duen beste euskarriren bat-, mosketoia, arnesak eta katu oinak. Dena den, kiroldegi batzuetan materiala alokatzeko aukera eskaintzen dute. Desberdintasunak ugariak dira rokodromo batetik bestera, batzuetan builder delakoari ematen diote garrantzia -altuera asko hartu gabe eta soka barik paretan zehar mugitzea-; besteetan aldiz, igoerei -20 metrotik gorako tontorrera, arnesa eta soka erabiliz-. Aritzeko ezagutu dugun rokodromorik hornituena Iruņeko Rokopolisa da, itzela eta gomendagarria benetan.


Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan