Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-10-07 16:31:31
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2006-12-10 -- 2066.zenb

Hitz bitan

Juanba Berasategik Noticias de Gipuzkoan: «Gu ezin gara Disney bezalako etxeekin lehiatu, gure aurrekontuak ez direlako horrelakoak. Eduki eta estetikaren aldetik lehiatu behar gara (...) Orain Euskal Herrian bi pelikula egin ohi dira urtean. Ohituak gaude bikoizketak egitera eta Europako ia herri guztietan saltzen ditugu marrazki bizidunak. Beraz, hizkuntza ez da muga bat produktuak merkaturatzeko. Gainera, marrazki bizidunetan errazagoa da bikoiztea, pertsonaiek ez baitakite hizketan (...) Gero eta aurrekontu txikiagoak dauzkagu eta ez dago inbertsiorik. Ez bada lortzen laguntza ekonomikorik, gu bezalako eroak joaten direnean dena akabo».

Goio Arana diseinatzailearen iritzia jaso du Broute Mag blogak: «Paperezko prentsa bide berrien bila dabil aspalditxo, baina diseinuaren kultura, beharrak eta betebeharrak garbi daude mundu horretan. Interneten, aldiz, hain medio berria izanik, diseinuaren eztabaida hasi besterik ez da egin. Oraindik, hartzaile gehienei (eta txarragoa dena, egile askori!), irizpideak falta zaizkie. Oraindik ere, itxurakeri eta diseinu huts larregi dago Interneten. Hain 'modernoak' diren webgune askori, laster, barre egingo diegu».

The Hot Dogs taldeko kideak elkarrizketatu ditu Xirikak: «Giro rockeroa betikoa da, eta, nahiz eta zaharragoak eta itsusiagoak garen, betikoak gaude 'mugidan'. Kuraia eta Sexty Sexers aipatzeaz gain, Surfin Kaos taldea ere aipatuko nuke. Horrelako taldeak sortu izana oso gauza baikorra da gure moduko taldeentzat. Ate berri bat ireki zaigu aurrean. Orain dela urte batzuk guztiz itxita zegoen ate berri bat. Talde horiek guztiak gauza politak egiten ari dira, rock&roll ona, eta, gainera, euskaraz».

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan