Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-10-07 16:31:31
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2006-12-10 -- 2066.zenb

Euskararen inguruko albiste laburrak

Onintza Irureta


Aizuk 25 urte


AEK-k argitaratzen duen Aizu aldizkariak 25 urte beteko ditu Durangoko Azoka garaian, 1981ean Azokan aurkeztu baitzuten 0 zenbakia. 312. zenbakia berezia egin dute: 25 elkarrizketa, 25 erreportaje eta AEKri lotutako 25 albiste bildu dituzte. Aldizkariaren azalez osatutako erakusketa ibiltaria ere prestatu dute.


EHEren manifestazioa abenduaren 16an

Euskal Herrian Euskaraz taldeak Iruñean egingo duen manifestazioaren leloa da Hizkuntza bat, lurralde bat, legedi bat, ofizialtasuna!. Abenduaren 15ean 20 urte beteko ditu Nafarroako Euskararen Legeak, «Euskal Herrian euskaraz bizi ahal izateko aukera» bermatzen ez duen legeak.


2.659.570 euro euskararentzat

Gipuzkoako Foru Aldundiak euskara sustatzeko 2007ko diru-laguntzen deialdia egin du jada. Lehen aldia da deialdia urtea hasi baino lehen egiten duela. Eskaerak aurkezteko epea abenduaren 22an amaituko da. Gipuzkoaeuskara.net atarian dago informazio zehatza.

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan