Kanpo Merkataritzaren Espainiako Institutuak (ICEX) emandako datuek erakutsi dute Gipuzkoako enpresek -Aginagakoek, batez ere- 2005. urtean 4.100 kilo angula baino gehixeago esportatu zituztela Txinara. 2003an 1.707 kilo esportatu zituzten eta 2004an, berriz, 3.569 kilo. Espainiar Estatuan, Galizia eta Asturias dira angularen arrantzan gehien aritzen direnak. Galizian 500 bat angula arrantzale daude federatuta eta Asturiasen 250. 90eko hamarkadan Europan urteko 200 milioi euroko balioa izan zuten 30.000 tona harrapatu ziren. Gaur egun, ordea, harrapaketak eskasagoak dira, 10.000 tonakoak. Egoera honen aurrean ulertzekoa da arrantzale euskaldun, galiziar, asturiar eta europarren kezka gero eta handiagoa izatea.
Angularen prezioa izugarri igotzen ari da urtetik urtera, eta luxuzko jaki bilakatu zaigu. Urrutira joan gabe, aurtengo apirilean kiloko 680 euroan ikusi genuen arrain preziatua arrandegi onenetako baten erakusleihoetan. Eta egoerak ez badu onera egiten, litekeena da eguberrietan prezioak kiloko 1.000 eurotik gora egotea. Angula garestitzeko arrazoiak bi dira: alde batetik, angula eskasia eta, bestetik, Txinak eta Japoniak merkatu euskaldun, galiziar eta asturiarrean egiten dituzten angula erosketek prezioetan eragiten dituzten distortsioak. Kalkuluen arabera, Iberiar penintsulara iristen diren angulen %20 jateko harrapatzen dira; %10 akuikulturako haztegietara eramateko -Gipuzkoan halako bat dago-, %60 Asiara bidaltzeko, eta %10 besterik ez da gelditzen Europako iparraldeko ur kontinentalak birpopulatzeko.
Zergatik iritsi gara egoera honetara?
Egoera konpontzeko, Europar Batasunak hainbat neurri hartu ditu: espeziearen bizitzaren zenbait fasetan harrapaketak debekatu ditu, zenbait arrantza tresna ere bai, eta angularen arrantzan jardun ahal izateko baimena eskuratu behar da. Bestalde, habitat naturalak lehengoratzeko larrialdiko neurriak eta ekimenak bultzatuko ditu, harrapatu ahal izateko angulen gutxieneko neurriak ezarriko ditu eta aingirei jarraipena egingo die bizi zikloko hiru faseetan: angulak direnetik aingira hori bilakatu eta aingira zilarkara bihurtzen direnera arte.
Hilabete bakoitzeko aurreneko hamabost egunetan angularen arrantza debekatzea da Europar Batasunak begietsitako neurrietako bat. Neurri horrekin, harrapaketak gutxieneko kopurura murriztuko lirateke, espezie hau ilberrian bakarrik harrapatzen baita.
Akuikultura japoniarrak izugarri igo du angularen balioa
Batek baino gehiagok galdetuko dio bere buruari galiziarrek ere zergatik ez ote duten japoniarrek egiten duten berbera egiten. Egia esan, ahalegindu ahalegindu dira, baina porrot egin ere bai. Erreboiloak klima egokia behar du eta Galiziako uretan aurkitzen du; aingira hazteko ere, klima egokia behar da, baina Galiziakoa baino epelxeagoa behar du.
Angularen etorkizuna ziurtatu nahian
Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Sailaren Sustrai aldizkarian argitaratutako albistearen arabera, AZTIri dei egin diote Europa mailako Intereg-Indicang proiektuan parte har dezan. Proiektu horren bidez angularen etorkizuna bermatu nahi da Atlantikoko kostetan. Oria arroko arrantza tradizioa, arroaren tamaina eta azpiegiturak direla eta, kokagune horixe aukeratu dute aingiraren lehenengo laginketak egiteko. Era berean, Butroi arroan azterlan osagarriak egingo dira bertako arrantzaleen laguntzarekin.
3# | leire | 2008-03-17 09:49:32
Aingirei buruzko datu ze hatzak eta informazioa eskuratu nahiko nuke asko eskatzea ez baldin bada
2# | christian | 2008-03-14 16:49:08
nire ustes orri hau informasio gehiago behar du
1# | Daniel Udalaitz | 0000-00-00 00:00:00
Leireri erantzunez: Euskal Herrian bederen urri den angulari buruz informazio ofizial urri eskaintzen dute enpresek zein erakunde publikoek. Jakin dugun gutxi hori artikuluan azaldu dugu. Beharbada informazio gehiago eskainiko dizu AZTIk (www.azti.es) elikagai eta arrantza ikerketarako erakundeak eta Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Arrantza Sailak (www.nasdap.ejgv.euskadi.net/r50-2397/es).
![]() |
|
||||
2066 zenbakia. Azkena || Hemeroteka
|
© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa