Photomuseumera sartu aurretik ez dakigu zehazki zer aurkituko dugun. Argazkien erakusketak egongo dira? Azalpenak emango dizkidate? Zer da zehazki, argazkigintzaren museo bat? Museo batek, ICOM-en (Museoen Nazioarteko Kontseilua) arabera, hiru helburu nagusi eduki behar ditu: ikertzea, didaktikoa izatea eta gozamena. Photomuseumak hirurak lantzen dituen arren, nagusiki helburu didaktikoa du. Urtean hamabi erakusketa eskaintzen dira hall-ean. Gainontzeko hiru pisuetako erakusketak finkoak dira eta hiru taldetan banatuta daude: teknika, generoak eta erabilera. Museoaren helburua argazkigintzaren historiari errepasoa ematea da.
Denboraren makinan sartuko bagina bezala sentitzen gara museora sartzean. XIX. mendetik gaur eguneraino paseotxo bat ematen ari garela dirudi. Bide horretan kamera iluna, dagerrotipoa, lau objektibodun kamera, reflex kamera eta gaur egungo kamera digitalak aurkituko ditugu. Hauen alboan, bakoitzari dagokion argazkia: XIX. mendeko Zarauzko neskameak, zuri beltzeko eta koloretako argazkien arteko kontrasteak, gerrako argazkiak... Horiek guztiek sentsazio bereziak sorrarazten dizkigute.
Nola ikusten dute umeek? Eta helduek?
Museoa bisitatu dutenen inpresioa ona dela gaineratu du. Orokorrean, «jendea harrituta geratzen da museoarekin». Izan ere, argazkigintza gertutik ikusi dugun arloa izan da beti, baina gauza berri asko ikas daitezke oraindik. Etorritako bisitarien kopuruarekin gustura daude, baina Leopoldoren esanetan, «ez dira guk nahi adina. Beti nahi izaten dugu gehiago».
Museoa baino gehiago
Katalogazio lan handia
Liburutegietako obren katalogazioa aurrera eramaten ari da bi langile horietako bat. Zati handi bat katalogatuta dago jada eta Photomuseumeko web orrian (www.photomuseum.name) eta Euskadiko Liburutegien Sistema Nazionalean (www.liburutegiak.euskadi.net/katalogobateratua) ikus daiteke. Bestea, objektu eta argazkiak katalogatzen ari da. Objektuena ia amaituta dago, orain berrikustea eta datu batzuk gaineratzea falta da. Aurrerapen handia izan da museoarentzat piezak inbentariatzea. Hala ere, lan hau egiteak denbora asko eskatzen du, katalogazio sistemak oso geldoak direlako oraindik ere. «Ez dakigu noiz amaituko den zeren etengabe ari gara pieza berriak ekartzen» esan digu Leopoldo Zugazak.
Euskal herritarren argazkigintza
Beraz, euskal argazkilarien obrekin gozatzeko Photomuseuma bezalako tokietara jo dezakegu.
Telefono mugikorra poltsikotik atera, irudia aukeratu eta "klik" batean argazkia atera. Zenbat aldiz egin ote dugu? Mugimendu hau egitea arrunta bilakatu da guretzat, baina orain dela hamar urte pentsaezina zen. Argazkigintza esku gutxitan egotetik, edonork eta edozein txokotan "klik" bat egitearekin soilik argazkia lortzera pasatu da. Egunean milioika eta milioika argazki ateratzen dira mundu osoan eta segundo batzuetan munduko beste puntara iristen dira. Bistakoa da argazkigintzak eduki duen bilakaera, baina ez dakigu nola jarraituko duen garatzen. Aurtengo Argazkigintzaren Historiaren II. Kongresuak gai hau aukeratu du Photomuseumean egingo diren hitzaldietan lantzeko.
Kongresuaren bigarren edizio honetan sei aditu arituko dira argazkigintzaren etorkizunari buruz eztabaidatzen eta bakoitzak gai bat landuko du:
- Josu Bilbao Fullaondo (EHUko irakaslea eta argazkilaria). Prentsako argazkigintzaren etorkizuneko erronka.
- Alejandro Castellote (PhotoEspaña argazkigintza jaialdiko zuzendari izandakoa). Jaialdiak, txapelketak eta lehiaketak. Argazkigintzaren merkatua.
- Alain Desvergnes (Frantziako Argazkigintzaren Eskola Nazionaleko zuzendari izandakoa). Argazki Eskolen etorkizuna.
- Rafael Doctor (Gaztela Leongo Egungo Artearen Museoko zuzendari izandakoa). Museoak eta etorkizuneko argazkigintza.
- Horacio Fernández (PhotoEspaña argazkigintza jaialdiko zuzendari izandakoa) Arte plastikoa eta argazkigintzaren arteko etorkizuneko kointzidentziak eta desadostasunak.
- Carmelo Vega (La Lagunako Unibertsitateko katedraduna) Argazkigintza unibertsitatean, ba al du etorkizunik?
Argazkigintzaren Historiaren II. Kongresua abenduaren 2tik 4ra izango da Photomuseumean.
Urte askotan aritu dira Ramon Serras eta Leopoldo Zugaza Photomuseuma egiteko materiala pilatzen. Argazkiak, kamerak, liburuak... denetik aurki dezakegu orain ia urtebete ireki zen argazkigintza museoan. 1993an museoaren lehenengo saiakera egin zuten Zarauzko Villa Manuelan eta Argazkigintza museo baten lehen zirriborroa izenpean egin zuten lehen erakusketa. 1993tik hona museoak aldaketa handiak izan ditu. Hasieran, eraikinaren goiko bi solairuak bakarrik zeuzkaten erakusketak egiteko, besteetan udal euskaltegia eta gaztetxea baitzeuden. Baina Leopoldo eta Ramonen asmoa ez zen honetara mugatzen. Horrela, Zarauzko Udalaren laguntzarekin Photomuseumaren proiektua aurrera ateratzea lortu zuten. Eraberritze lanak, Villa Manuela egoitza argazki museo bilakatzeko ideiarekin egin zituzten. Orain dela urtebete eskas ireki zituen Photomuseumak bere ateak eta ordudanik hainbat erakusketa eskaini ditu.
Leopoldo Zugaza Photomuseumeko zuzendariaren ustez, beharrezkoa zen Photomuseuma Zarautz bezalako herri batean kokatzea, biztanle gutxiagoko herriek ere eskubide eta betebehar batzuk dituztelako kulturari dagokionez. Zerbitzuak "tokiaren dimentsioaren arabera mailakatzen dira", baina konkretuki batzuk hiri handietan bakarrik aurkitzen ditugu. Horregatik, beharrezkoa da herriak ere zerbitzuz hornitzea. Photomuseuma, beraz, kulturaren deszentralizazioaren aldeko proiektu bat da, eta bestalde, leku egokiagorik ez zuen izango museoak, bere bultzatzaile diren Serras eta Zugazaren bizilekua baino.
![]() |
|
||||
2065 zenbakia. Azkena || Hemeroteka
|
© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa