Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-09-04 17:20:17
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2006-12-03 -- 2065.zenb

Izenak

Claude Labat ilustratzaileak Olentzero. Ekiaren sugeldoa berpizten duen ikazkina ipuin liburua euskaraz argitaratu du. Euskal mitologiako pertsonaia ezagunari buruzko liburua 2004an kaleratu zuen frantsesez.

Sagarroi taldeak Baleike bere laugarren diskoa kaleratu du Bartzelonako Kasba Music diskoetxe independentearen eskutik. Reggaea, ska, cumbia eta rumba uztartzen dituen lan Ģalai eta mugituģ honetarako Miren Gaztaņaga kantaria fitxatu dute Sagarroikoek eta gainera, Amparanoiaren eta Delirium Tremenseko Andoniren kolaborazioa izan dute besteak beste.

Miguel Alfredo Hernandez Zirika argazkilariak irabazi du 56. Arabako Artea lehiaketa, Naturarekin solasean lanarekin. Obra hori eta aurtengo edizioan parte hartu duten gainerako 102 artistek aurkeztu dituzten beste hainbat Gasteizko Luis Ajuria aretoan izango dira ikusgai abenduaren 12a arte.

Aitzpea Goenagak idatzi eta zuzendutako Ama, quiero ser lehendakari antzezlana Tolosan taularatuko du estreinekoz Glu Glu konpainiak abenduaren 15ean. Politikarien gorabeherak ardatz dituen obra ofizialki urtarrilaren 23an aurkeztuko dute Bilbon. Toņo Pinto antzezlanaren ekoizleak obrari buruzko bloga zabaldu du, lanaren inguruko xehetasun guztiak emateko: http://blog.eitb24.com/amaquieroserlehendakari.

Jon Urbe (Ikor Kotx) argazkilariak azken 18 urteotan hainbat rock talderi ateratako argazkiak bildu ditu Rock & Klik! lanean. Liburuak 200 irudi inguru ditu eta haren hitzaurrea Fermin Muguruzak idatzi du.

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan