![]() | Estitxu Eizagirre2006-12-03 |
Erronka Evo harrapatzea zen. Eta elkarrizketa hura egin arte ez zuen argazkirik atera Txuekak. «Iparra galdu gabe», errepikatzen zion Arzallusi bidaia osoan. Indigenen mugimendua boterera nola iritsi zen azaltzea zen euren lana. Eta 15 egunetan lortu zuten.
Illimani liburua da Boliviako aldaketa egoera hau biltzen duen dokumentua. Han jasotakoa idazkera eta argazki beroetan hurbildu digute, pertsonen begietan jarriz begia, pertsonen larrutik kontatuz bizitza, pertsonen ikuspegitik azalduz errealitatea.
Bi egileek liburuaren zenbait klabe kontatu dizkigute:
Idazterakoan literaturara inguratu zara, Amets. Errealitatea islatzeko balio izan dizu?
Bolivia dena omen da kolore. Txueka, zergatik atera dituzu argazkiak zuri-beltzean?
Zuri-beltzean askeagoa sentitzen naiz. Halako gorri berezi edo urdin deigarriekin galtzea baino, pertsonen mamia interesatzen zait. Eta niretzat mamia begiak dira, pertsonen komunikazioan sinesten baitut.
Evoren elkarrizketa izan da oihartzun gehien izan duena. Baina barrura begira, beste hainbat gaik elkarrizketa hark adina asetu zaituzte.
T. Txueka: Hain egoera ezerosoan zaudenean, begia jarri egiten zaizu, 10 egunean ohitu egiten zara. Garrantzitsua da ez ohitzea.
Behin eta berriz ikusita ere begia ohituko ez den liburua, Illimani, kalean da jada.
Film zaharretan, bola handi bati ihes egin ezinik ibiltzen ziren presoak, marra horizontalen artean kateatuta. Orain, marrak zutik jarri dira, eta baloi baten atzetik dabiltza, futbolean.
Munduko futbol zelai guztietan bizkarrak hitz egiten du. Baina normalean zenbakiak espazioaz dihardu: bata atezaina, bia laterala... San Pedroko kantxan, zenbakia denboraz ari da. Preso bakoitzak bizkarrean iltzatua darama libre izateko zenbat urte falta zaizkion. Baina ez dago denen kondenaren berri jakiterik, batzuek, kamera ikusterakoan, bizkarrean atorra jantziz estali dute aurpegia.
Zazpiko futbola da San Pedrokoa, eta zazpikoetan, zortzigarrena aulkitxora kondenatua dago. Zortziak, gaur ere, zelaira atera nahi zuen, baina kapitainak ez dio utzi: «Hik gero ere izango duk astia futbolean jokatzeko!». Eta bere kondena bizkarrean hartuta, atearen atzean eseri da, triste, pentsatuz, bera ere, egun batean, iritsiko dela atezain izatera.
Ostegun honetan, azaroaren 30ean aurkeztuko da Illimani liburua arratsaldeko 19:00etan Zarauzko Photomuseum Argazki Euskal Museoan. Gonbidatuta zaudete.
25 euro da Illimani liburuaren prezioa baina harpidedunek %15eko deskontua izango dute. Eskuratzeko deitu ARGIAra: 943371545, sartu www.argia.com/denda gunean edo idatzi denda@argia.com helbidera