Astekaria

 Hiruko Txikian 

Atzerritarra

Joxemari Ostolaza

Joxemari Ostolaza


2065. alea
2006-12-03
alde 0    kontra 0

Katalunian Presidenta. Gure Berriak honela kalifikatzen zuen Montilla jauna. Mikel Elortza zarauztarrak protestatzen zuen gure egunkari nazionalera bidali eskutitzean. Ez diot nik deus erantsiko berak idatzitakoari, aski argi adierazten baitzuen nik esan dezakedana. Baina gure etxera begiratuz gero, badugu zertaz kezkatu, nonbait normaltzat jotzen dugun egoerari erreparatuz Euskal Herriko probintzietako hiriburuetako auzapezetan bat bakarra ere ez baitugu euskalduna. Maule, Garazi, Baiona, Gasteiz, Iruñea, Bilbo, Donostia. Erdaldunak nagusi. Eta ez dut gure hedabide nazionaletan hori adieraziko lukeen titularrik gogoratzen, Montilla El Periódico, Avui eta El Temps irakurtzeko gauza den bitartean gure hauek ezin gaituztela jarraitu, ezin gaituztela ezagutu adierazten duen idazkirik ez dut gogoan. Dakidana zera da, udal itzultzaile zenbaitek dedikatzen diela denbora gureak erdaratzen, zer diogunak interesa baitu sobra ere, bereziki euren izenak tartean daudelarik. Erdaraz gaituzte ezagutzen guk arrotzak nola. Hala ere normaltzat dute kalifikatzen euren egoera, beren buruak euskalduntzeko beharra sentitzen ez dutenak. Eta hauteskunde joan-etorrietan ez dugu aldaketarako esperantzarik, guk ere, jada onartu baitugu gaitzerdikoa dugula egoera.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
azala  
azala2064
 
azala2063

2065 zenbakia.
2006ko abenduaren 03a


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia