Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-07-02 15:11:57
Udako Euskal Unibertsitateko web gunera lotura
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2006-12-03 -- 2065.zenb

Jon Torner


Victor Mora Getxoko Komiki Azokan

Getxoko Komiki Azokak Victor Mora omenduko du abenduaren 1etik 3ra bitartean, bere «ibilbide oparoagatik». Morak Capitan Trueno, Jabato eta Hierro pertsonaiak sortu ditu. Orotara 65 liburutegi espezializatu, fanzine, aldizkari eta argitaletxeren nobedadeak aurkituko ditu bisitariak Areetako geltokiko plazan jarritako 2.500 metro koadroko karpan. Halaber, komikigintzaren inguruko mahai-inguruak, bideo proiekzioak, tailerrak eta erakusketak ere izango dira. Azpimarratzekoa da, esaterako, Salvador Larroca ilustratzaile ezagunari eskainiko zaion atzera begirakoa. Erakusketa batek bere lehenengo marrazkiak bilduko ditu eta, gainera, Newuniversal lana Getxon aurkeztuko du, Marvelek argitaratu baino lehen. Informazio gehiago: www.salondelcomicdegetxo.net.


Damo Suzuki eta Merzbow musikariak Bilbon izango dira

Bilboko Musica Ex-Machina (MEM) musika esperimental eta transgresoreko jaialdiaren barruan, Merzbow (abenduaren 16an Bilborock aretoan) eta Damo Suzuki (abenduaren 22an Guggenheimen) japoniarren emanaldiez gozatzeko aukera izango da. Suzukirekin batera, gainera, Haiku Kaiku taldea arituko da. Lau euskal musikarik osatzen dute: Rober (Atom Rhumba), Mikel Abrego (Inoren Ero Ni), Kaki Arkarazo (M-ak, Negu Gorriak) eta Galder Izagirrek (Dut, Kuraia). Informazio gehiago: www.musicaexmachina.com.


Gyula Madaraszen omenezko erakusketa jarri dute Donostian

Gyula Madarasz ornitologo hungariarra hil zenetik 75 urte joan dira eta urteurren horrekin bat egiteko bere omenezko erakusketa jarri dute Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean. Madaraszen idazkietan azaltzen diren animaliak ahalik eta erarik grafikoenean irudikatzea helburu hartuta, pinturatik gastronomiarainoko bidaia proposatzen du erakusketak. Jose Belmonte arduratu da ornitologoaren lanak pintura bidez interpretatzeaz eta Andoni Luis Adurizek animalia horiekin errezetak egin ditu. Bestiarium gastronomicae erakusketa urtarrilaren 13ra bitartean izango da ikusgai.


Radiokulturaren I. urteurrena.

Lapurdiko Radiokultura irratiak web gune berria (www.radiokultura.com) aurkeztu du bere I. urteurrenean. Aurreko zerbitzuez gain, euskara ikasteko aukera ere eskaintzen du orrialde berriak, Gure Irratiarekin elkarlanean martxan jarri duen Herritartzen sistemari esker. Halaber, euskaraz eta frantsesez emititzen duen irratiaren web gune berrian estilo anitzeko musika emankizunak eta erreportajeak kartara entzun ahal dira.


Ezpeleta TV

Ezpeletan Euskaraz elkarteak Ezpeleta TV sortu du. Internet bidezko telebista berria blog baten bitartez egin dute. www.ezpeleta.eu web gunean euskarazko bideoak bildu dituzte, euskarazko eta frantsesezko informazio testuez lagunduta.

Claude Labat ilustratzaileak Olentzero. Ekiaren sugeldoa berpizten duen ikazkina ipuin liburua euskaraz argitaratu du. Euskal mitologiako pertsonaia ezagunari buruzko liburua 2004an kaleratu zuen frantsesez.

Sagarroi taldeak Baleike bere laugarren diskoa kaleratu du Bartzelonako Kasba Music diskoetxe independentearen eskutik. Reggaea, ska, cumbia eta rumba uztartzen dituen lan «alai eta mugitu» honetarako Miren Gaztańaga kantaria fitxatu dute Sagarroikoek eta gainera, Amparanoiaren eta Delirium Tremenseko Andoniren kolaborazioa izan dute besteak beste.

Miguel Alfredo Hernandez Zirika argazkilariak irabazi du 56. Arabako Artea lehiaketa, Naturarekin solasean lanarekin. Obra hori eta aurtengo edizioan parte hartu duten gainerako 102 artistek aurkeztu dituzten beste hainbat Gasteizko Luis Ajuria aretoan izango dira ikusgai abenduaren 12a arte.

Aitzpea Goenagak idatzi eta zuzendutako Ama, quiero ser lehendakari antzezlana Tolosan taularatuko du estreinekoz Glu Glu konpainiak abenduaren 15ean. Politikarien gorabeherak ardatz dituen obra ofizialki urtarrilaren 23an aurkeztuko dute Bilbon. Tońo Pinto antzezlanaren ekoizleak obrari buruzko bloga zabaldu du, lanaren inguruko xehetasun guztiak emateko: http://blog.eitb24.com/amaquieroserlehendakari.

Jon Urbe (Ikor Kotx) argazkilariak azken 18 urteotan hainbat rock talderi ateratako argazkiak bildu ditu Rock & Klik! lanean. Liburuak 200 irudi inguru ditu eta haren hitzaurrea Fermin Muguruzak idatzi du.


Xabier Olarrak Galtzaundin nobela beltzaz esanak: «Irakurlea harrapatzeko teknika eta baliabideak ondo erabiliz gero munduaren alde beltz eta gogorrenak argitaratzeko aukera da. Hori ere noizean behin behar izaten da, bestela dena izango litzateke nobela arrosa».

Natxo de Felipe elkarrizketatu du Bizkaie! atariak: «Jentearen ohiturak guztiz aldatu dira tarte laburrean, indibidualagoak, partikularragoak gara eta ekinbide soziala desagertu egin da. Ganera, ekinbide ofiziala, Administrazinoarena, eurek kontroletan dabezan medioetara bideratu da. Esaterako, orain, kultura arloko aurrekontuen erdia telebistara dago bideratuta eta hori oso larria da. Euskal sorkuntzearen mundua oso abandonauta dago. Alde batetik, Administrazinoak abandonauta eta, bestetik, publikoaren erantzuna ez da ordukoa. Asko aldatu da eta jenteak beste gauza batzuk konsumiduten ditu, telebista, DVDak, Internet... Lehen, antzerkian edota jantzan ikusten ziran erantzunak ez dira ikusten orain».

Jose Antonio Azpiazu historialariak Deian: «Espainiako historia ingelesek idatzi duten bezala, gurea Madrildik idatzi dute. Orain ari gara gure iragana berreskuratzen, eta gauzak izan ziren moduan azaltzen. Denen gustukoa ez da izango, jakina, baina arakatu beharra dago. Gainera, kortsarioen kontu horrek, esklaboenak, balea eta lihoarenak... zera adierazi nahi du, potentzia ginela».

Mikel Kazalisen hitzak jaso ditu Garak: «Gaur egun dagoen pirateoa, Interneta eta industriarekin dauden arazoak kontuan izanda, zuzenekoa da bidea. Bestalde, zuzenekoetan ez dago iruzurrik»

hemeroteka

2064. zenbakia | 2006-11-26
2063. zenbakia | 2006-11-19

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan