2006-11-26 -- 2064.zenb
Ahots goxo eta berri bat aurkeztu zaigu euskal musikagintzan. Garbiñe Insausti hernaniarrak urteak daramatza antzerkigintza dela-eta alde batetik bestera eta momentuz hala ikusten du bere burua. Horra hor, diskoaren izenburua, Ibilian, Hondarribiko Hirusta Records disketxeak aurkezten diguna. Mikel Errazkinen teklatu eta musika gidaritzapean, esperientziadun musikariez inguratu da Garbiñe bere estraineko lana grabatzeko: Xabi López gitarretan, Txema Garcés baxuan eta kontrabaxuan eta Igor Telletxea baterian. Joan den abuztu eta irailean grabatu dute hamar abestiz osatutako lehen lana, luze gabe zuzenean entzuteko parada izango duguna.
guztia irakurri© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa