Euskara, Txillardegi


2006ko azaroaren 26an
Dozena erdi sarrera ditu euskarak Mark Ableyren liburuan. «Basque» izenpean datoz ingelesezkoan eta «vasco», berriz, gaztelaniazkoan. Galesaren bidetik heldu da autorea gure hizkuntzara, esanez XX. mendean, bai galesak eta bai euskarak berpizkunde literario eta politikoa izan dutela eta, neurri handi batean, idazle bati zor zaiola hori, «hizkuntzara konbertitutako idazle bati». Hori esanik, hona gure herria zapaldu ez duen kazetariaren paragrafoa.

«ETA 1952an sortu zen -haren laburdurak Euzkadi Ta Askatasuna esan nahi du-, hasieran ez talde terrorista izateko, kultur erresistentziako mugimendu izateko baizik. Haren sortzaileetan Jose Luis Alvarez izeneko gazte bat zegoen. Ama euskalduna zuen, aita espainiarra, eta aitaren hizkuntzan hazi zen. Alvarezek isil gordeka ikasi zuen euskaraz, nerabe zenean eta Francoren erregimenak hizkuntza zapaltzen zuen garaian. Txillardegi gaitzizena hartu zuen eta, 1957an, euskara ikasi eta hamar urtera besterik ez, Leturiaren egunkari ezkutua argitaratu zuen, euskarari fikzio modernoaren atea ireki zion nobela heterodoxoa. Hizkuntzalaritza irakasle egin zen. Bestalde, poema, nobela eta saiakera mordoa idatzi zuen, euskara literatur hizkuntzatzat sustatzeko asmotan. ETAko beste liderrek hura uztera behartu zutenean, mugimendua gero baino gero biolentoago egin zen».

Bidaia guztietako okerrak, tartean bidaia honetan ere...


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Txillardegi
Txillardegi omendu dute, bere heriotzaren hamabigarren urteurrenean

Euskaltzalearen ekarpena nabarmendu eta Udal Liburutegia 'Txillardegiren izenean jartzeko' eskatu dute omenaldian.


2024-01-08 | ARGIA
Txillardegiren heriotzaren XII. urteurrena
Donostiako Udal Liburutegiari Txillardegi izena ematea aldarrikatuko dute beste behin

Txillardegi Udal Liburutegia Herri Ekimenak, urtero bezala, aitortze ekitaldia egingo dio Donostiako politikari, hizkuntzalari eta idazleari. Beste behin eskatuko dute Donostiako Udal Liburutegi Nagusiari bere izena jartzea.


Covitek Txillardegiri buruzko ikasleentzako bideo baten aurka jo du

Ikusgela proiektuko bideo baten aurka jo du Covitek. Argudiatu du Txillardegiren irudia “zuritzen” duela, eta ETAk eragindako biktimak “iraintzen” dituela bideoan bera “euskal kulturaren salbatzaile” gisa aurkezteak.


2023-01-03 | Irutxuloko Hitza
Txillardegiren heriotzaren XI. urteurrena gogoratzeko ekitaldia urtarrilaren 14an egingo dute

Urte berriarekin batera, Txillardegi Udal Liburutegia herri egitasmoak tradizio bihurtu du Txillardegi bera omentzeko eguna. Haren heriotzaren XI. urteurrena gogoratzeko ekitaldia hilaren 14an egingo dute, 12:00etan, Txillardegi plazan –Antiguako Gaskonia plazan–... [+]


Eguneraketa berriak daude