Astekaria

 Bertso berriak 

Bertso berriak... Lagun batek jarriak

Jexux Mari Irazu

Jexux Mari Irazu


2064. alea
2006-11-26
alde 0    kontra 0

Doinua: «Lagundurikan danoi II», «Espainian behera» edo «Batetikan korroxka».



I

Askoren adiskide

ez soilik bezero

irrati, telebistan...

prentsan egunero

duela gutxi arte

ia Olentzero

lehen lagun nituenak

orain izu, ero

nerekin a ze amets

gaiztoak gauero.

II

Ezagutu berritan

rollo bat naiz, utzi

laster etxekotzen naiz

azkure ta imurtzi.

Gaur gizon kutsukoa,

igoal eme etzi

puntu femeninoa

badut, ez da gutxi

baina aspaldi ez zait

hilekorik jaitsi.

III

Gaztea beti gazte

omen da gaztetan

ezin omen fijatu

unean bestetan.

Nola edertasuna

udaberri bueltan

ni aukeratzen naute,

berrogei urtetan

aldatuko ez naizen

itxaropenetan.

IV

Ez, mailegua ez naiz

bestela ze fama!

Baina hor bueltan nabil,

hor nonbait, hor barna.

Nik daramat kargaren

neurriaren zama.

Izan nuen garaia

-betiko joan dana?-

diruak ere burla

egiten zidana.

V

Aldakorra naizela

ta, zenbait aztora

gaurko zuen munduan

fijo zer dago ba?

Europako bankuen

eztirako lora

bi pausoko zera naiz

behera gisa gora:

poltsikotik gerrira

gerritik lepora.

VI

Puntu eta dezima

bertso senekoa

Europe Interbank Offered

Rate izenekoa

lagunentzat Euribor,

etxe onekoa

ni naiz 0,5-aren

aldamenekoa.

Ezagutze ez banauzu

zorionekoa!

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
azala  
azala2063
 
azala2062

2064 zenbakia.
2006ko azaroaren 26a


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza