Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-09-04 17:20:17
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2006-11-19 -- 2063.zenb

Gabriel Gurrutxaga

Joxe Mari Ostolaza

Hirurogeita bederatzia. Salbuespen garaiak. Parisetik urrun paristar aireak gertu. Donostiako Antiguako elizpean, Manolo Odriozola apaizaren baimenaz bilkura. Xabi Larrea, Imanol Larzabal, Gabriel Gurrutxaga, Mikel Arregi eta ni neu. Martuteneko arrats kantariei segida emateko asmoa. Errepertorioa sortu eta formato alternatiboa eraiki nahia. Ez nituen Mikel eta Gabriel ezagutzen. Bakoitzak kantu bana aurkeztu genuen. Memoriak huts egiten ez badit, Mikelek «Zuek ez dakizute zer den... beharrezkoak ez gerala sentitzea» kantatu zigun. Bazuen orduko Xabier Leteren usaina. Gabrielek berea bota zigun. Arrunt diferentea. Txukun jotzen zuen gitarra, fin. Ahotsa ere, garbia. Tenor bigarrenaren tonalitatean. Istripu bat medio, zangoak hautsi eta ohean emandako denbora gitarrari dedikatu omen zion. Oriotarra. Eta honek lagundu zigun gure arteko harremanean. Bestelako zereginek urrundu gintuen elkarrengandik. Urtetara topatu nuen eta irakasle ari omen zen kantua baztertuta. Ezagutu nuenean bezain atsegin eta sotil aurkitu nuen. Joan hamabost urtetan ez dut bere berririk izan, utzi gaituela jakin dudan arte. Minbiziak eraman omen du bizi minez. Bere arrastoak lekua egin zuen nigan, eta hau zor nion gizonari eta artistari.

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan