Bahea
Azpeitiko (Gipuzkoa) herri aldizkarian Xabier Euzkitzeri egindako elkarrizketatik ateratako pasarteak: «Orain aste batzuk ETBko kazetari batekin eztabaida sutsua izan nuen. Esaten zidan Xabier Usabiagaren eta neure euskara, ęartifizialakĘ direla, esaldiak osoegi esateagatik-eta. Adibidez, esaten zuen anti-naturala dela ęgustatzen zatzaizkitĘ esatea. Nik: ęZu euskara batua baino gazteagoa zara eta nola arraio liteke euskara batua oraindik artifizialtzat hartzea?! Euskara batuari erabilpen naturala ematen ez dakienarena da, izatekotan, artifizialtasuna.
(...) Guri orain, Kalaka-ri, euskaraz ostegun gauetan egiten den eztabaida saioari, egun eta ordu berean ETB2ko saiorik arrakastatsuena jartzen digute: Vaya Semanita».
Anjel Alkainek El Diario Vascon esanak Wazemank-i buruz: «(...) rollo ona transmititu izan dugu beti, eta rollo ganberroa. Eta euskararen munduak horixe behar du. (...) Eta hori lortzen ez dugun bitartean, ba gauza kontserbadoreak eta elitistak egiten ariko gara».
Erantzunak
Erantzunik ez dago.
Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.