Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-09-04 17:20:17
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2006-11-19 -- 2063.zenb

Alizia Stürtze: «Gutxiena eskolan errespetatzen dira gutxiengo sexualen eskubideak»

Pilar Iparragirre

Zuen lan honen arrazoi nagusia?

Emakume guztien, lesbianen, homosexualen, bisexualen eta transgenerikoen giza eskubideak sakon aztertzen ikastea. Gehiegikeriak saihesteko eta giza eskubideak bermatzeko ohitura eduki ahal izan dezagun. Oraindik ere emakumeak eta gutxiengo sexualak hil, torturatu, eta horixe besterik ez direlako atxilotzen direlako. Hori gerta ez dadin, eta horrek guztiak dakarren beldurrari eta isiltasunari aurre egiteko egina dago lan hau. Bide batez, guztion giza eskubideak errespetatuko dituzten eskolak ere sor genitzake.

Zer gertatzen da egungo eskoletan, bada?
Ironikoa bada ere, sarritan, eskolan errespetatzen dira gutxien gutxiengo sexualen eskubideak. Gainera, askotan, eskola curriculumak ez du kontuan hartzen genero edo sexu joera, informazio hori idazle zehatz baten lana ulertzeko ezinbestekoa denean ere. Adibide gehiago nahi? Irakasle gutxik eskatzen diete ikasleei gutxiengo sexualak kontuan hartzeko eskubide zibilen eta giza eskubideen testuinguruan. Eta, gehienetan, emakumezkoak ez dira historiako liburuetan agertzen.

Eta gizartean, nolakoa da egoera?
Emakumeak oro har, lesbianak, homosexualak, bisexualak eta transgenerikoak zenbait eskubide irabazten ari badira ere, legeak huts egiten du maiz giza eskubideak urra ez diezaizkieten beharrezko babesa ematerakoan. Jasan duten indarkeria salatzeko orduan beldur direlako, beren kexak kontuan hartuko ez dituztenaren beldur, eta babestu behar lituzketen agintariengan konfiantzarik ez dutelako.

-----------------------------------------------------------------------------

Sexismoaren nondik norakoak
Txubillo Taldea
Gaiak
270 orrialde
19 euro

Sexu bazterketaren eta homofobiaren kontra

Askok uste dugu ez garela sexistak, eta estereotipoek ez dutela eraginik gure jokabidean, baina, zer erantzungo genuke, adibidez, noiz eta nola erabaki genuen heterosexualak izatea galdetuko baligute? Bada, bat sexista den ala ez, egia ote den jakiteko oso ondo etorriko zaio edonori Eduardo Arrayetek eta Alizia Stürtzek osatu duten Txubillo Taldeak plazaratutako Sexismoaren nondik norakoak liburua. Sexuaren gaineko mitoen eta egia biribilen zerrenda eskaintzen duen lan hau bereziki ikasleei zuzendua badago ere, edozeini interesa lekioke. Berdintasuna, aurreiritziak, sexu bazterketa, matxismoa, bortxaketa, sexu-trafikoa, desira lesbikoak eta homosexualak, indarkeria fisikoa zein psikologikoa, xantaia emozionala, eta sexismoa eta mundializazioa bezalako hamaika gai aztertu dira bertan. Sexismoaren nondik norakoak edozein sexu bazterketaren eta homofobiaren aurka eta gizaki guztien giza eskubideen alde egin nahi duen lana delako. Lesbianismoa eta homosexualitatearen historia agertzerakoan, hainbat pertsona homosexual edo bisexual ospetsuren biografia gehitu diote: Alejandro Handia, Safo Lesboskoa, Leonardo da Vinci, eta Virginia Woolfena, esate baterako.

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan