Markos Untzeta: «Maitasunak eta desioak aldaketa sasoian duten garrantziari buruz aritu naiz»


2006ko azaroaren 12an
Gaua basamortuanetik 4 urte igaro dira. Zer dela-eta hainbeste denbora? Basamortutik eurira pasa zara?
4 urte luze izan dira. Grabaketa baten zama handiegia da bakarlari batentzat, eta horri diskoetxeek ezartzen dizkizuten baldintzak eransten badizkiozu... Gaua basamortuan edertasunaren bila egindako bidaia zen, eta sentimenduek ez zuten lekurik. Oraingoan alderantzizko bidea hartuta, maitasunak eta desioak aldaketa sasoietan duten garrantziari buruz aritu naiz. Gaua basamortuanen sinbolismo asko erabili nuen. Oraingoan, berriz, dena agerian dago kantuetan.

Bakarlariak outsiderrak zarete korrontearen kontra zoazten galtzaileak zaretelako edo bihotza jendaurrean erakusten duzuelako?
Ez dakit. Kantu horretan neure buruari buruz ari naiz, eta ez soilik kantu idazle bezala. Outsider sentitzea aspalditik daukat barneratuta. Gizartea horrelakoa da, gauzak ezberdin egin edo ikusten dituenak baztertu egiten ditu, deseroso zaizkiolako.

Malenkonia ezinbestekoa da bakarlariarentzako, edo hori da barrura begiratzean eragiten diguna?
Introspekzioak badu halako zerbait, malenkoniatsu agerrarazten gaituena… Bakarlari askok umorea eta ironia lantzen dituzte, baina iruditzen zait errealitateari kanpora begira egindako saiakeren ondorioz dela hori.

Askotan "lokazten zaizkigu bideak"? Oztopo handiak dira?
Bide lokaztuak trabak dira dabilenarentzat. Euriak gerarazi egingo du, baina ateri denean bidera itzuli eta, garbitu egin badu, aurrera jarrai dezake.

"Zirkulu bat marraztera noa haren barruan atseden hartzeko". Zirkulua atsedenaren / inperfekzioaren irudi?
Aldaketa sasoiak ziklikoak dira. Noizean behin gertatzen zaizkigu denoi. Bizitzaren bidean, neurri batean, horixe gertatzen da, atzean utzi dugun leku berean ikusten dugula gure burua... Batzuetan atseden apur bat hartzea ez dator batere gaizki.


Zenbat euri Markos Untzeta
Hirusta
Iraupena: 69'02" 10,95 euro

Pop-rock itxurako estalkia duten sustraietako doinuak

Markos Untzeta ez da estraineko diskoa kaleratu zuenetik euria zenbatzen ibili, baina izan da horretarako denbora nahiko. Lau urte igaro dira ordutik eta eibartarrak erregistro aldaketa handia egin du. Musikari apartez inguratu eta teklatuaren laguntzarekin anbientazio lasaiak lortu ditu. AEBetako folka dauka oinarri nagusi eta urruneko doinu horiek bereganatuta gertuko istorioak kontatu dizkigu: maitalearen hutsunea, erabakiak hartu behar hori, bideari ekiteko premia, hondoa egiteko galtzaileek duten abilezia eta maitemina edota atsedena hartu beharra, besteak beste. Istorioak agerian daude, ia biluzik, eta zer esan nahi digun jabetzeko ez dago birritan irakurri beharrik. Musikan, berriz, pop-rock itxurako estalki horren azpian sustraietara jotzeko premia agerian gelditzen da.


ASTEKARIA
2006ko azaroaren 12a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Azkenak
Haritu: "Familia batzuek sei hilabete daramatzate hotel batean"

Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak eta Harituk Iruñeko Udalak etxegabeentzat eskaintzen dituen baliabideak kritikatu dituzte: "Ogi apurrak dira", adierazi du Martin Zamarbide Harituko kideak. Behin behineko zenbait "aukera" ematen... [+]


Errendimendu akademikoaren arabera banatuko dituzte ikasleak Ipar Euskal Herrian

Ongi doazen ikasleak talde batean, zailtasunak dituztenak, bestean; maila akademikoaren arabera banatuko dituzte ikasleak datozen ikasturtean, Frantziako Estatuan. Ikasleak sozialki eta akademikoki sailkatu eta bereiztea, desoreka areagotzea eta egoera okerragoan daudenak... [+]


2024-04-17 | dantzan.eus
Dantzan babestu ziren Garaziko errefuxiatuen kolonian

Gerratik ihesi 1937ko ekainean Donibane Garazin Bilbo eta inguruetako 600 haur jaso zituzten. Hiriburuko Ziudadelan Eusko Jaurlaritzaren menpeko eskola kolonia bihurtu zuten, eta bi urtean 8-14 urteko 800 bat haur igaro ziren bertatik. Haurrekin 80 bat heldu ere iritsi ziren:... [+]


2024-04-16 | ARGIA
Ia 15.000 erabiltzaile ditu Puntueus domeinuak, sortu zenetik hamar urtera

Puntueus domeinuak hamarkada bete du apirilaren 15ean, eta EITBren Bilboko egoitzan ospatu du Puntueus fundazioak. Gaur arte lortutakoa goraipatu dute, eta 2024 urterako kanpaina berria iragarri.


Eguneraketa berriak daude