Zientzia-fikzioak lehen baino arrakasta handiagoa dauka orain?
Zelan definitu zientzia-fikzioa?
Zer da fikzio espekulatiboa?
Edozelan, zientzia-fikzioa zientziarekin lotzeko joera dago. Hots, oraindik oso urrun dauden aurrerakuntza teknologikoekin eta abarrekin... Eta ez hainbeste politika-fikzioarekin. Ez dut uste 1984 eleberria zientzia-fikzioarekin lotzen denik, bertan ez baita ageri teknologiaren ikuspuntutik aparteko ezer.
Eta hala ere zientzia-fikzioaren zutabeetako bat da, Aldous Huxleyren Bai mundu berria bezala, edo Frankenstein bezala. Garai batean, II. Mundu Gerrara arte gutxi gorabehera, zientziari lehentasuna ematen zitzaion. Baina 60ko hamarkadan Ingalaterrako eta AEBetako egile batzuk soziologiaz, sexologiaz, psikologiaz... ziharduen zientzia-fikzioa idazten hasi ziren. Ez zuten hitz egiten hondamendi nuklearraz edo ez dakit zein makinaz, gizakien arazoez baizik, askoz arazo hurbilagokoez. Eta haustura egin zen aurreko garaiarekin, Urrezko Garai zeritzan harekin. 90eko hamarkadan beste gertakari garrantzitsu bat izan zen: ziber-punka. Matrix bezalako pelikulak eta abar. Gaur egun, azkenik, oso liburu gutxik dauka zientzia-fikzio errotulua; bilduma orokorretan bilatu behar dira, eta gai orokorretaz arduratzen diren idazle batzuek ere zientzia-fikzioa erabiltzen dute euren eleberrietan.
Baina generoa bizirik dago oraindik...
Barkatu: zerk?
Horren ezaugarriez ari zinen...
Jende gehienarentzat, zientzia-fikzioa planeta honetatik kanpo dagoen zerbait da. Esan nahi dut zientzia-fikzio istorioak espazioan gertatu behar direla. Asimov dugu batetik, Star Wars bestetik, Star Trek, 2001: a space odyssey... Dena da espaziontzi eta planeta.
Garai nahaspilatsua dugu hau: aldaketa asko, eta oso azkarrak. Zientzia-fikzio sortzaileentzat ona da hori?
«Ez dut uste denek ezagutzen duten idazle bakarra dagoenik orain. Izatekotan, Urrezko Garaikoak dira. Phillip K. Dick esaterako. Orain dela gutxi egindako pelikula batzuek haren ipuin edo nobeletan dute oinarria. Phillip K. Dicek asko idatzi zuen 60ko hamarkadan, eta psikodeliaz hitz egiten zuen, errealitateaz eta errealitate ezazŕ Gaur egun AEBetako unibertsitateetan aztertzen dute, oso ezaguna da. Baina gaur egun? Ez dut uste idazle ezagunik dagoenik. Aldiz, bideojoko egile batzuek salmenta itzelak dauzkate. Edo Spielberg bezalako ezin zuzendari ospetsuagoa daukagu. Irudia da gaur egun zientzia-fikzioaren euskarririk sendoena. Zinema, bideojokoak eta internet, hain zuzen».
1994an, auto-istripu batek gurpildun aulkira eraman zuen Aroz, orno-muineko lesio batek jota. "1995ean, behin osatuta, nahi adina denbora neukan niretzat, eta zerbait egitea erabaki nuen", kontatzen du. Hala sortu zen Espiral bilduma, denboraz zientzia-fikzioa maite dutenen erreferentzia bihurtu zena.
Arozek gazteleraz idatzitako lanak argitaratzen ditu, eta Espainiako Estatua dauka banaketa-eremu. Lau hilean behin kaleratzen du liburu bat -"ezin izango nuke gehiago egin, neuk egiten baitut dena" dio-, inoiz ez 500 aletik gora. Guztiak agortzen dira, jakina, baina hala ere ezin du argitaraldi bat baino gehiago egin, legez irabazi asmorik gabeko bilduma delako Espiral: "Eskubide guztiek idazlearen esku jarraitzen dute une oro". Liburu batek arrakasta handia badauka eta ale gehiago argitaratu behar badira, beste argitaletxe batek egin behar du lan hori.
Salmentan lortutako dirua gastuak kitatzeko erabiltzen du Arozek. "Eremu profesionalera igaro ninteke, eta eskatu egin didate gainera, baina nik nahiago dut honela jarraitu. Bestela, ezin izango nieke egile berriei gehiago lagundu". Espiral, izan ere, zientzia-fikzio idazle modura lehen urratsak egin nahi dituztenei ate bat eskaintzeko sortu zen, eta horretan jarraitzen du.
Argitaratzen dituzun lan guztiak idazle ezezagunek idatzitakoak dira?
Heren bat-edo idazle horren lehenengo eleberria izaten da. Beste heren bat beste bilduma batzuetan argitaratu duten idazleenak dira -baita argitaletxe profesionaletan ere-, baina dena delakoagatik niri eskaini didatenak. Eta beste herena aurretik Espiralen agertutako egileenak dira.
Idazle batek ospea lortu eta gero, ez da gehiago zugana itzultzen?
Gehienetan ez, argitaletxe profesionaletara joaten da.
Eta zuri arrengura ematen dizu horrek, edo poza?
Poza, horrek esan nahi duelako arrakasta izan dudala. Idazleen heren bat hasiberriak direla esan dizut. Horietatik gehienak desagertu egiten dira. Agian bostetik batek jarraituko du, eta hamarretik bat iritsiko da argitaletxe profesional batera.
Bilbotar batzuen lanak ere argitaratu dituzu, ezta?
Bai. Eleberri euskarrian, birena, eta ipuin bildumetan, hiruzpalaurena. Euskal Herrian bada idazlerik.
Bide batez: iritsi zaizu inoiz euskaraz idatzitako lanik?
Niri ez. Baina badago euskaraz zeozer. Nik zientzia-fikzioari buruzko tertulia batean parte hartzen dut, Elkano kaleko Aroaldi tabernan, unibertsitate aurrean, hileroko lehenengo ostiralean, eta hor badago euskaraz zerbait idatzi duen bat. Are gehiago, hitzaldiak eman izan ditu euskarazko zientzia-fikzioari buruz, beraz badago zerbait.
![]() |
|
||||
2062 zenbakia. Azkena || Hemeroteka
|
© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa