Astekaria

 Bestelakoak 

Hezkuntzak kohesionatzeko balio behar du

Joxe Mari Auzmendi

Joxe Mari Auzmendi


2062. alea
2006-11-12
alde 0    kontra 0

Posible al da herri proiektuaz edo kohesioaz hitz egitea bi hizkuntz komunitate, euskara ezagutzen dutenena eta ez dutenena, sortzen baditugu?

Hitz egin al liteke normalizazioaz edota integrazioaz neska-mutil guztiek ez badute Euskal Herriko kultura propioa ezagutzeko aukerarik?

Zer ekarpen egin genezake gure hezkuntza antolaketa ez badago herritarren beharretara egokitua?

Hainbatetan hezkuntzak eraldatzailea izan behar duela entzun dugu, bizi dugun jendartean integratzeko balio behar duela eta herritarren desberdintasunen orekatzailea behar duela izan. Hau da, jendartea kohesionatzea dela hezkuntzaren egitekorik garrantzitsuenetakoa.

Gure hezkuntzari so egitean oso banatuta dagoela dakusagu. Lurraldearen zatiketari sareen arteko banaketa gehitzen zaio, horri hizkuntz ereduen hautaketa, kulturaren transmisio desorekatua, eskola eta unibertsitatearen arteko hesia...

Herri gisa hausnarketa propioa egiteko beharra ikusi zuen Nazio Garapen Biltzarreko hezkuntza batzordeak. Eta deialdi zabala egin ondoren, Euskal Herria aintzat hartzen duten hainbat pertsona elkartu izan da, urte eta erdiko hausnarketaren ondoren oinarrizko akordiora iritsi direlarik.

Orain, hain alor desberdineko (ikasle, guraso, hezitzaile, langile, eskola, aisia, unibertsitatea...) kideen artean lortu den adostasuna jendarte osoari eskaintzen zaio, herri eztabaida zabala sor dadin.

Akordioan, alde berritzaileak eskaintzen dira, besteak beste: euskal herritarren hezkuntza eskubideak eta Euskal Herriko hezkuntza publikoaren kontzeptua, komunitateari eta parte hartzeari lotuagoa dena. Era berean, ildo horiekin bat egiten duten heziguneen -zentroen...- artean Hezkuntza Publikoaren Elkargunea sortzea proposatzen da.

Eskertzekoa da egin den ahalegina; oso abiapuntu desberdineko eragileak, eztabaidaren bidez, oinarrizko puntu batzuk adosteko gai izan baitira. Erakunde edo hezkuntza eragile bakoitzak izango du bere hezkuntza proiektua, baina akordioaren bertutea eta indarra sorburu desberdinak norabide berean jartzean datza.

Egiari zor, nagusiki, bi bide daude: egungo egoera betikotzen jarraitzen uztea ala Herri gisa hausnarketa komuna egitea eta Euskal Herriko herritarren beharretara egokitzeko jarrera aktiboa izatea.

Hortxe dugu oinarrizko hezkuntza akordioaren bidez euskal jendarteari egiten zaion eztabaida zabalerako gonbidapena. Erantzuna denon esku dago!

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
azala  
azala2061
 
azala2060

2062 zenbakia.
2006ko azaroaren 12a


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza