Astekaria

 Txandan 

Bidaiaria

Igor Estankona

Igor Estankona


2062. alea
2006-11-12
alde 0    kontra 0

Lastatian lo geratu omen zen. «Hor geratuko zara?» esan zioten bidaiariari, ugerra zekarren hanketan, katuek lurretik eta habeetara igota begiratzen zioten, eta etxekoek sukaldeko leiho erdi irekitik. Udagoiena zen, edo negua, auzoan beheko suen usaina zebilen.

Gau hartan emazteak ez zion ezer esan nahi senarrari, eta senarrak ez zizkion ardurak emazteari azaldu gura. Ohean iratzarririk egon ziren gau harrigarriro zaratatsuan. Saguak entzun zitezkeen uzkurren artean estropozu eginez. Bidaiariaz errukitu ziren, baina baita haserretu ere gizon haren mamuarekin, lastati hura aukeratu zuelako ostatu lez eta hain zuzen euren bakea izan zelako hondatu zuena.

Begi bistako argumentuek ezin ahaztarazi zezaketen etxekoen artegatasun hura. Izaren artean geldi, senar-emazteek gauza bera pentsatzen zuten, eta pentsatzen zutena pasta lehor bat zen ahoan, definitzeko gaitza zen ideia lauso bat.

Hurrengo goizean lastatian ez zen inor, eta hutsune hori benetakoa ote zen jakin arte, hiru-lau egun edo pasatu arte, hara ez zen normaltasuna itzuli, han ez zen mundu zabala begien bistatik desagertu eguneroko ardura txikien gozotasunean.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
azala  
azala2061
 
azala2060

2062 zenbakia.
2006ko azaroaren 12a


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia