Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-10-07 16:31:31
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2006-11-12 -- 2062.zenb

Bertso berriak... Bekatu kapitalei jarriak

Xabier Paya

Doinua: "Lagundurikan danoi II" edo "Agur sagar beltzaran"

I

Kapitalean zazpi
bekatu baziren,
Euskal Herrian bete
dira sei zazpiren
eta nola azkena
ere hor dabilen;
ikusita hemen zer
gertatzen ari den
eskerrak berez zazpi
besterik ez diren.

II

Martxoak 24,
berri bat berbaro:
Euskaldunak zain egon
ondoren luzaro
su-etena heldu zen,
beldurra akabo,
baina hitz egiteko
mahairik ez dago...
nagikeria ote den
zalantzatan nago.

III

Nahiz Bilbon, San Frantziskon,
ez dabilen larri,
bekatuen zerrendan
bat bada elbarri:
lizunkeria ezin
indarrean jarri,
Vaya Semanitari
"Ondas" eman berri,
Euskadin zer falta den
esan dute sarri.

IV

Gaizkilea omen da
Lehendakaria,
ba omen dauka banda
zeharo handia.
Bandan sartzeko gogoz
dauka alderdia;
autoinkulpatzeko
nahia, alegia,
zer da, harrokeria
ala inbidia?

V

Etxebizitzan ere
bekatu ustela,
bi-hiru etxedunak
zer dira bestela?
Gehiago izan nahia
gutxi ez dutela;
hori, zekenkeria
uste dut ez dela,
horixe da osorik
jan nahia pastela.

VI

Entzunda horrenbeste
asmo on, prediku...
Ikusita hainbeste
bekatu, delitu...
Salatuta nahi beste
eraso, istripu...
jendeak denak gauza
normaltzat baditu,
amorrua besterik
ezin da sentitu.

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan