Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-07-02 15:11:57
Udako Euskal Unibertsitateko web gunera lotura
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza
  • Hasiera >
  • >
  • Oriol Saperas, Epsilon Euskadiko Prestakuntza zuzendaria: ĞAuto lasterketak ingeniaritzan egiten dakigunaren erakusleihoa izatea da helburuğ

2006-11-05 -- 2061.zenb

Oriol Saperas, Epsilon Euskadiko Prestakuntza zuzendaria: ĞAuto lasterketak ingeniaritzan egiten dakigunaren erakusleihoa izatea da helburuğ

Elisabeth Pombo

Zer da Epsilon?

Hiru ardatzetan oinarritua dago: Formazioa da bat. Mondragon Unibertsitatearekin batera Espezializazio teknikoa automobilgintza lehiaketan masterra (METCA) eskaintzen dugu. Aurtengoa bigarren edizioa da. Horretaz gain, gau eskolak eta aste bukaeratako kongresuak ere egiten ditugu. Bestalde, hasiberria den sail teknikoa daukagu, masterretik jaioa. Masterreko hiru pertsona onenak hartu genituen eta bakoitzari espezialitate bat eman genion, nabarmendu ziren arloei zegokiena eta 2007ko Le Mans-eko 24 orduko frogarako autoa diseinatzen hasi ziren. Jada autoaren diseinuaren zati handiena egina dago, %70-80. Gainera, automobilgintza, tren edo aeronautika sektoreko enpresentzako ingeniaritza zerbitzuak ere eskaintzen ditugu. Epsilonen hirugarren ardatza produkzioa da. Bereziki Le Mans-eko autoa eraikitzen hasten garenean garrantzitsua izango da. Eta erakusleihoa lasterketak dira, hiru ardatz nagusi horiek estaltzen dituen teilatua. Etxea teilatutik hasi genuen Epsilonen, baina auto lasterketak ingeniaritzan egiten dakigunaren erakusleihoa izatea da helburua.

Zer lasterketetan hartzen duzue parte?
World Series txapelketan parte hartzen hasi ginen. Hasieran World Series By Nissan deitzen ziren, gero World Series By Renault izena hartu zuten, antolatzailea aldatu zelako. Hiru litro eta erdiko motorrak dira, 420 zaldi inguruko potentziarekin. Froga hau 1 Formularen azpitik zegoen 2005era arte. Orduan GP2 eta 1GP txapelketak sortu ziren 1 Formularen azpitik eta World Series hirugarren mailako txapelketa bilakatu zen. Baina txapelketa erakargarria da, maila handikoa, auto askok hartzen dute parte bertan eta nabarmentzen diren pilotuei 1 Formulara edo GP2ra salto egiteko aukera eskaintzen die. Guri berdin zaigu zein lasterketetan parte hartu, beti bilatuko dugu finantzarioki edo teknologikoki interesgarria den txapelketa. Garrantzitsuena kirol automobilgintza ingeniaritzan egiten duzuna aplikatzen dakizula erakustea da.

Zein helburu ditu Epsilonek lasterketei begira?
Epsilonek lehiaketetarako Espainiako lehen autogilea izan nahi du. 1 Formula urruti geratzen da, pixkanaka joan behar da. Autogile bezala oinarriak jartzea bilatzen dugu lehendabizi, sinesgarritasuna irabaztea. Gainontzekoa denborak eta diruak zehazten du.

Eta orain arte zer autorekin hartu duzue parte lasterketetan?
Beste ekoizle batzuei erositako autoekin. Guk parte hartu izan dugun lehiaketak ez dira 1 Formula bezalakoak, non etxe bakoitzak bere autoa egiten duen. Lehiaketa horietan guztiek auto bera dute eta pilotu onena duenak edo egokitzapenik hoberenak egiteko ingeniari talde onena duenak irabazten du. Zergatik ari gara Le Mans-erako autoa prestatzen? Lasterketa hori ez delako itxia, norberaren diseinuak eta garapenak badu lekua. Le Mans-en ez dute pilotuek irabazten, auto markek baizik. Beraz, autogile bezala izena lortu nahi baduzu, Le Mans-erako autoa egin. Le Mans irabazita, auto bera erabiltzen duten lasterketetarako 24 auto berdin ekoiztu ahal izango dituzu. Hori da etorkizuna.

Zenbat kostatzen da Le Mans-erako autoa egitea?
Guk nahi dugun bezalako goi mailako produktua egiteko bat-bi milioi euro baino gehiago. Ezin dut esan zehazki zenbat ari zaigun kostatzen. Produktu ona egiten baduzu irabazi egingo duzu, azken finean inbertsioa da.

Diru kontuak behin baino gehiagotan aipatu dituzunez, Epsilonek zer finantziazio iturri ditu?
Babesleak ditugu. Batzuek lizentziak, zerbitzuak edo materiala eskaintzen dizkigute, irudiaren truke. Beste batzuek aldiz, dirua inbertitzen dute. Baina Epsilonek bere oinarriak finkatzeko eta Le Mans-eko autoa egiteko Eusko Jaurlaritzaren eta orokorrean Euskal Herriko eta Espainiako instituzioen laguntza beharko eta eskertuko luke. Gaur egun, instituzio horien esker ona besterik ez dugu jasotzen.

Nola egiten duzue jende berritzailea motibatzeko, Epsilonen geratzeko?
Normalean hona lanera etortzen den jendeari sektore hau gustatzen zaio eta bere bizimodua honen inguruan egin nahi du. Hori ohiko enpresa baten aldean abantaila da. Ilusio hori bizirik mantendu behar da. Horretarako berritzailea den pertsonari erronka handiko proiektuak eskaintzen dizkiogu. Erantzukizunak emanez, eskuordetuz, motibatuz eta konfiantza emanez bere irudimena kanporatzea lortzen dugu.

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan