Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-10-06 16:28:34
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2006-10-29 -- 2060.zenb

Mumtaz Mahali begira .

Nagore Irazustabarrena

Agra (India), 1666. Urtarrilaren 22an hil zen Shah Jahan, Mughal garaiko enperadorerik kulturzale eta erromantikoena. Heriotzako unean luxuzko espetxe bihurtutako bere gotorlekuan zegoen, bere emaztearen omenez urte batzuk lehenago eraikitako Taj Mahal ederrari begira.

Jahangir enperadorearen semea izaki, jaiotzetik boterera bideratu zuten Shah Jahanen bizitza. Baina gaztetan aitaren kontra oldartu zen, gerora bere semeek egingo zuten bezala. Hala ere, Jahangir hil zen garaian adiskidetuta zeuden aita-semeak eta Shah Jahan Agrara joan zen 1627an zegokion tokiaren bila. Urtebetez etsaiak garbitzen pasa ondoren izendatu zuten enperadore.

Ordurako Shah Jahanek 14 urte zeramatzan Mumtaz Mahal ederrarekin ezkonduta. Bien artekoa benetako maitasun harremana omen zen. Gainera, Mumtaz enperadorearen aholkularia zen, bidaia guztietan haren alboan zegoen, baita kanpaina militarretan ere. Biek batera luxu orientalez eta kulturaz betetako gortea osatu zuten. Shah Jahanen harribitxi bilduma munduak inoiz ezagutu duen ikusgarriena zela diote.

Mumtaz Mahalek 14 seme-alaba izan zituen, baina azkena erditzean hil zen, senarrak 38 urte zituela, boterera iritsi eta hiru urtera. Tristurak jota, enperadoreari ilea eta bizarra urdindu zitzaizkion hilabete gutxian. Emaztearen omenez betiereko maitasunari eskainitako monumentua eraikitzea erabaki zuen, historiako mausoleorik ederrena. Eta obrari emaztearen izen laburtua ipini zion: Taj Mahal.

Marmol zuria eta bestelako materialak India guztitik ekartzeko 1.000 elefantetik gora erabili zituzten. 20.000 langilek 22 urtez jardun zuten eraikina osatzeko. Guztira, 32 milioi rupia xahutu zituen enperadoreak. 1652an amaitu zituzten lanak. Legendak dio (baina frogarik ez da gaurdaino topatu) Shah Jahanek 20.000 langileen hatzak moztu arazi zituela, inoiz horrelako obra ederrik eraiki ez zezaten.

Bost urte geroago enperadorea gaixotu eta bere lau semeak elkarren aurkako borrokan hasi ziren boterea lortu asmoz. Hirugarren seme Aurangzeb-ek anaia zaharrena hil eta aitaren osasuna hobetzen ari zela ikusita, bere gotorlekuan giltzapetu zuen. Badaezpada, bere beste bi anaiak eta iloba ere exekutatu zituen Aurangzebek.

Bere azken zortzi urteak, gotorleku-espetxean sartuta eman zituen Shah Jahanek, luxuz inguratuta eta leihotik Taj Mahali begira. Hil zenean emaztearen ondoan ehortzi zuten.


Arrastoak

Azteken mendekua.
Tecuaqueko aztarnategian (Mexiko) giza arrastoak aurkitu berri dituzte eta horrek 1520an espainiarren eta azteken arteko gerrako atalik deigarrienetakoa benetan gertatu zela frogatzen du.

Urte horretan Zultepec izenez ezagutzen zen hirian, aztekek 550 pertsona hil zituzten, gehienak emakume espainiarrak eta kolonizatzaileekin kolaboratzen zuten maiak. Sei hilabetetan burutu zen sarraski errituala. Cacamatzin Texcoco hiriko jaunaren hilketaren mendekua izan zen. Gainera gorpuak jan omen zituzten erritual erraldoiean eta orain hezurrak aztertuz, gorputzak egosiak izan zirela frogatu da.

Hezur hauek pilatu eta ezkutatu egin zituzten espainiarrek aurki ez zitzaten. Dena den, Hernan Cortesek sarraskiaren berri izan zuen eta 1521ean Zultepec eraso eta hiria txikitu zuen. Ordutik hiriak Tecuaque izena hartu zuen, «jendea jan zuten tokia» náhuatl hizkuntzan.

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan