Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-10-07 09:39:43
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2006-10-29 -- 2060.zenb

artikulu nagusira itzuli
5 herriren Harria

Endarako harizitiak, Oianlekuko pagadiak, Bianditz eta Akolako monumento megalitikoak, Arditurriko erromatarren meatzeaką Aiako Harria Parke Naturala bisitatu nahi duenak badu zer ikusia. Gipuzkoako ekialdeko muturrean dago eta 6.913 hektarea ditu. Bost udalerritako lurrak hartzen ditu: Hernani, Donostia, Errenteria, Oiartzun eta Irun. Hegoaldean, Nafarroarekin egiten du muga, eta ekialdean, Lapurdirekin. Parke Naturaleko punturik garaiena Aiako Harria da (834 m) eta apalena Bidasoa ibaiaren azpialdea (6 m). Orain dela 10 urte eman zitzaion Parke Naturalaren izendapena Aiako Harriari. Izendapen honen helburuak honako hauek dira: bertako ekosistemak babestea, gizarte eta ekonomia jarduerak sustatzea, jarduera tradizionalaren hobetzea eta berreskuratzea, naturaren ezagutza zabaltzea, eta oinarrizko prozesu ekologikoen azterketa bultzatzea.



Parke Naturalera eramango gaituzten sarbideei dagokionez, bertara iristen diren hainbat errepide daude. Besteak beste, Ingelesaren gaztelutik Irundik Oiartzunera doan errepidea, Oiartzun eta Lesaka lotzen dituen Aritxulegiko bidea, Oiartzundik Artikutzarainoko errepidea edo Errenteriatik Listorretako atsedenlekura doana.


Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan