Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-10-14 09:19:54
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2006-10-29 -- 2060.zenb

Joxe Mari Ostolaza

Ezkutuan, nahiz agerian bestela erakutsi. Filipen abokatuak esana zidan ez zegoela esperantzarako lekurik, bideokonferentziaz egin galdeketaren ondorioz ez zuela baikorra izateko motiborik. Filipe, belaunikatua nahi zuten, damutua. Eta bere erantzunetan militante azkar bat aurkitu zuten, herri honen askatasunean bere duintasuna adierazten zuen gizona. Abantzu bi hamarkadako kartzelaldiak ez du militantea suntsitu, ez du gizona hautsi, ez du bestelakotu. Eta epaileek ezin dute horrelakorik irentsi, beldur dira. Iparraldeko askatasun mugimenduak duen ikono azkarrenari beldur diote. Askatasun mugatu horri, etxetik urrun bizi behar horri ere, beldur diote bai baitakite pieza bateko pertsonak, nonahi ere lanjerosak direla sistema higigaitzentzat, togadunek ordezkatzen duten beren neurriko gizartearen zutabeak ahulegiak direla pisuzko arrazoiei eusteko. Honen guztiaren jakitun ere, nik neuk banuen esperantza, Filipe bere ingurutik aparte baina kartzelatik at ikusteko itxaropen ezkutua, berria jakitean artega utzi eta Maalox botika hartzera behartu nauena. Gogoak irudikatu errealitateak, berriz ere huts egin dit herri honetan justiziarentzat eremurik ez dela erakutsiz. Francoren hogeitabost urteko bake hari diot antza hartzen honi. Garai hartarako, hura ez zela gurea banekien.

hemeroteka

2059. zenbakia | 2006-10-22
2058. zenbakia | 2006-10-15
2057. zenbakia | 2006-10-08
2056. zenbakia | 2006-10-01
2055. zenbakia | 2006-09-24
2054. zenbakia | 2006-09-17
2053. zenbakia | 2006-09-10
2052. zenbakia | 2006-09-03
2051. zenbakia | 2006-07-30
2050. zenbakia | 2006-07-23

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan