Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-10-13 16:35:30
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2006-10-22 -- 2059.zenb

Maite Garaigordobil: «Jolas hauekin haurren jarrera kooperatiboa areagotu egiten da»

Pilar Iparragirre

Noiztik ezagutzen da jolas hauen eragina?

Orlick izan zen aitzindaria. 1987an kooperazio jolasetan eta kiroletan oinarrituta Kanadan egindako esperientzia baten ondorioak azaldu zituen. Etorkizuneko neska-mutilek giza baliabideak eta baliabide materialak, hala nola ideiak, ahalmenak, interesak, sentimenduak, iritziak, jabetzak, denbora, espazioa eta erantzukizuna partekatu beharra onartzea zen kooperazio esperientzia haien helburu nagusia.

Eta zein izan da zerorren ekarpena?
80ko hamarkadaren amaieran, filosofia hori oinarri hartuta, era sistematikoan aplikatutako kooperazio jolasek haurraren garapenerako hainbat faktoretan zuten eragina diseinatzeari, aplikatzeari eta ebaluatzeari ekin nion. 1987-1988 ikasturtean egin nuen kooperazio jolasetan oinarritutako lehenengo esku-hartze sozio-emozionalari buruzko programa, Haur Hezkuntzako 4-6 urte arteko talde batekin. Emaitzek erakutsi zuten onuragarriagoa izan zela haur kikil eta lotsatientzat, oldarkorrentzat baino; baina azken horiei ere harreman modu positiboagoan garatzen lagundu zien.

Eta, oro har, zein ondorio atera dituzu?
2003an plazaratu nuen Jolasa izenburuko lau programen eskuliburuan agerian utzi bezala, ikerketa askok erakutsi dute jarrera kooperatiboa areagotu egin dela era honetako programetan parte hartu duten haurrengan. Aldaketa hori ez da bat-batekoa izaten, jakina, pixkana gertatzen da. Baina prozesu horretan, taldeko kide gehienak zentzudunago agertzen dira eta gehiago kezkatzen dira ingurukoez.

----------------------------------------------------------------------------
Kooperazio eta sormen jolasak
Maite Garaigordobil Landazabal
Ibaizabal
320 orri / 22 euro


4-12urte arteko haurren garapenerako jolasak

Maite Garaigordobil Landazabalek hogei urte baino gehiago daramatza kooperazio jolasek haurraren garapenerako hainbat faktoretan duten eragina diseinatzen, aplikatzen eta ebaluatzen. Eta ahalegin horren emaitza da Ibaizabal argitaletxearen eskutik plazaratu duen 4-12 urte arteko haurren garapenerako kooperazio eta sormen jolasak izenburuko liburuan jaso duena. Ezer baino lehen, adin talde bakoitzarentzat proposatzen diren programak administratzeko zer oinarri teoriko behar den aurkezten du, frogatu ahal izan delako esperientzia horretan parte hartzen duten taldeengan programak duen eraginean garrantzia handia duela programak zuzentzen dituzten helduek esku-hartze eredu honen ardatz teorikoa ulertzea. Gainerako kapituluetan, hainbat adin tarterako jolasen proposamenak aurkeztu ditu. Hurrenez hurren, 6-8 urte arteko taldeei zuzendutakoa, 8-10 urte artekoei eskaini beharko litzaiekeena, 10-12 urte arteko haurren mailakoa eta, azkenik, 4-6 urte arteko haur taldeekin jolas esperientzia hau aurrera eramateko jarduerak azaldu ditu. Liburuan, gainera, jolas horiek aurrera eraman ahal izateko materiala eskaintzen da, eta baita programak ebaluatzeko erak ere.

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan