Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-08-29 14:59:50
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2006-10-22 -- 2059.zenb

Kirolaz Badakit: Ez geratu bankiloan

Estitxu Eizagirre

Kirolari buruzko galderekin euskaraz jolasteko prest? Hemen da ARGIAk egindako Kirolaz Badakit galdera-sorta eta CD-ROMa. Betiko Badakit-en taula erabilita, presta zaitez taldean edo bakarka kiroltasunez lehiatzeko

Benjaminetatik (7 urtez gorakoetatik) praktikatu daiteke Kirolaz Badakit jolasa. Memoria, logika, hizkuntza eta sena dira lantzen dituen giharreak, eta aldagelako giroa indartzeko primerakoa da. Amets Arzallusek egindako 1.500 galdera hauekin, kirolaren -futbolaz haragoko bere zentzurik zabalenean- gaineko jakintza orokorrarekin eta bitxikeriekin gozatuko dute partaideek.

Trebeenen «mamoneoa» hautsi eta denen partehartzea bultzatzeko, galdera bakoitzeko hiru erantzun ematen dira aukeran. Asko jakin edo zorte handia izatea dira, beraz, garaipenerako bi estrategiak.


Joko zelaia: Mahai-ingurua edo ordenagailua

Jadanik betiko Badakit etxean dutenek galdera sorta honekin bazkalostetako jokoa berritu ahal izango dute. Baina Kirolaz Badakit kit-ak, CD ROMa ere badakar, makinei desafioa botatzen ausartzen direnentzat. Ordenagailu guztientzat (bai PC eta baita Macintosh motakoentzat ere) da egokia.

20 euro da Kirolaz Badakit-en prezioa, baina ARGIAko harpidedunek 17 euroan jasoko dute.Erosteko, deitu 943371545 zenbakira edo idatzi: denda@argia.com helbide elektronikora. www.argia.com/denda gunean eta ohiko salmenta tokietan ere aurki eskura izango duzu.

Jaurti dadoa, eta onenak irabaz dezala!

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan