Astekaria

 Gaiak 

Kirolaz Badakit: Ez geratu bankiloan

Kirolari buruzko galderekin euskaraz jolasteko prest? Hemen da ARGIAk egindako Kirolaz Badakit galdera-sorta eta CD-ROMa. Betiko Badakit-en taula erabilita, presta zaitez taldean edo bakarka kiroltasunez lehiatzeko

Estitxu Eizagirre

Estitxu Eizagirre


2059. alea
2006-10-22
alde 0    kontra 0

Benjaminetatik (7 urtez gorakoetatik) praktikatu daiteke Kirolaz Badakit jolasa. Memoria, logika, hizkuntza eta sena dira lantzen dituen giharreak, eta aldagelako giroa indartzeko primerakoa da. Amets Arzallusek egindako 1.500 galdera hauekin, kirolaren -futbolaz haragoko bere zentzurik zabalenean- gaineko jakintza orokorrarekin eta bitxikeriekin gozatuko dute partaideek.

Trebeenen «mamoneoa» hautsi eta denen partehartzea bultzatzeko, galdera bakoitzeko hiru erantzun ematen dira aukeran. Asko jakin edo zorte handia izatea dira, beraz, garaipenerako bi estrategiak.

Joko zelaia: Mahai-ingurua edo ordenagailua

Jadanik betiko Badakit etxean dutenek galdera sorta honekin bazkalostetako jokoa berritu ahal izango dute. Baina Kirolaz Badakit kit-ak, CD ROMa ere badakar, makinei desafioa botatzen ausartzen direnentzat. Ordenagailu guztientzat (bai PC eta baita Macintosh motakoentzat ere) da egokia.

20 euro da Kirolaz Badakit-en prezioa, baina ARGIAko harpidedunek 17 euroan jasoko dute.Erosteko, deitu 943371545 zenbakira edo idatzi: denda@argia.com helbide elektronikora. www.argia.com/denda gunean eta ohiko salmenta tokietan ere aurki eskura izango duzu.

Jaurti dadoa, eta onenak irabaz dezala!

Lehiaketa sarean

Urri bukaeratik aurrera, www.argia.com webgunean Kirolaz Badakit lehiaketa jarriko da martxan. Bertara sartuta, lehiaketan parte hartu ahal izango duzue. Lau minutu izango dituzue galderei ongi erantzunez koloretako sei fitxa eskuratzeko. Froga hau gainditzen dutenek abentura kirol bat probatzeko zozketan parte hartuko dute.


Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
azala  
azala2058
 
azala2057

2059 zenbakia.
2006ko urriaren 22a


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia