Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-10-14 09:19:54
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2006-10-22 -- 2059.zenb

Izenak

Patxi Zubizarretak irabazi du Euskadiko Literatura saria, haur eta gazte literaturaren atalean, Pantaleon badoa abenturazko lanarekin. Gaztelaniazko atalean, berriz, Javier De Dios López nabarmendu da Hiru argitaletxearekin plazaratutako Comida para peces antzezlanarekin. Lehen aldia da antzezlan batu eta Euskal Herrikoa ez den egile bati saria ematen zaiona. Bestalde, oraintsu irabazi du Ramiro Pinillak Espainiako Narratiba saria Las cenizas del hierro eleberriari esker.

Haceria Arteak kultur elkarteak hamar urte bete ditu. Arte eszenikoak sustatzeko sortutako Bilboko elkarteak 1.200 bazkide ditu. Elkarteak artista amateurrak eta lan munduaren arteko zubi lanak egiten jarraituko du eta musika, dantza eta antzerkia bultzatzen.

Xalbador eta Mattin omenduko ditu asteburu honetan Urepelen Deiadarra elkarteak. Bertso saioak, kontzertuak eta bi bertsolariei buruzko liburu aurkezpena izango dira.

Joseba Gotzonek bederatzigarren diskoa plazaratu du: Gris. Azken hemezortzi urteetan zuzenean jota baina inoiz grabatu gabe zituen kantuak bildu ditu. Disko akustikoa da eta aurreko lanarekin alderatuta, poperoagoa.

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan