Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-07-09 11:13:02
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2006-10-22 -- 2059.zenb

Edu Zelaieta


Hala deitzen genion txikitan: Ramontxo. Gasteizko Alde Zaharreko haur arrunta zen, gu bezalakoa, aparteko gaitzik eta aparteko dohainik ez zuena. Eskolan, zenbait urtez elkarrekin suertatu ginen ikasgela berean, baita auzoan ere batzuetan.

Lehengoan Ramontxorekin topatu nintzen. Itxura ona hartu nion. Orain, bi alabaren aita dela esan zidan, eta pozik dagoela horregatik. Ez omen du munduko lanik onena, baina konforme ei dago duenarekin. Sei-zortzi urte baziren elkar ikusi gabe ohartarazi nuen nik. Gasteiztik kanpo bizi ote den: «Ez, ez. Gasteizen bizi naiz, Judimendi auzoan». Alde Zaharrekoa izanda, ea ez zuen hiriaren bihotza faltan sumatzen: «Ez pentsa. Gainera, hemen parke gutxi daude. Eta alabak, bada, badakizu...». Letra etzanarekin batera, aurpegiera ere aldatu zitzaion: «Garai bateko alde zaharra... ez da gauza bera. Orain edozein kaletatik zabiltza eta dena atzerritarrez beteta dago. Moroez-eta».

Egia da parke gutxi dugula Alde Zaharrean. Egia da guraso batek bere alabentzat onena nahi izatea ulergarria dela. Egia, halaber, azken sei-zortzi urteotan jende franko etorri dela kanpotik, eta zenbaitetan, elkarbizitza ez dela erraza izaten. Ramontxo, zuzen zaude: Gasteiz ez da gauza bera. Beharbada, ez zara konturatu.

hemeroteka

2058. zenbakia | 2006-10-15
2057. zenbakia | 2006-10-08
2056. zenbakia | 2006-10-01
2055. zenbakia | 2006-09-24
2054. zenbakia | 2006-09-17
2053. zenbakia | 2006-09-10
2052. zenbakia | 2006-09-03
2051. zenbakia | 2006-07-30
2050. zenbakia | 2006-07-23
2049. zenbakia | 2006-07-16

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan