Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-10-06 16:28:34
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2006-10-22 -- 2059.zenb

Joseba Barandiaran

Apolok dio desideologizazioan jausi garela. Angel Zelaietak euskal prentsan polemika eta luma zorrotzak falta direla. Galarzak Mikeli esan dio epel ikusten nauela neure zutabeetan eta Jaimek, aldiz, eurek berezko bekatu bat balute bezala zuzendu natzaiola. Zenbaitek ez dute inoiz zertan asaldaturik topatzen -ezta topatuko ere-. Baina neuk tarteka sentitzen dut lotsatik haserrera eta haserretik harridurara eramaten nauen kontu asaldagarririk.
Postal honetan azken aldiko bi baino ez aipatzearren -De Juanarenak aparteko tokia beharko luke-:

1. Arartekoak salatu berri duen Ertzaintzaren jokaera Durangoko kale eraso baten harira: koadrila bereko hiru lagunen lekukotza isolatuek (...), laugarren baten atxilotze eta espetxeratzea ere eragin zuten. Hiru lagun horiek, auzipetuak eurek ere, ziega isolatuetatik laugarrenaren aurkako salaketa berbera errepikatuz atera ziren, arratoia zela zin zagien txisteko elefantea nola.

Gaztea, alta, auto istripua izan berria zen une hartan bertan Bizkaia eta Araba arteko autopistan, Ertzaintzaren beraren beste argiketa -Atestados diot, argiketatik izena baino ez du kasu honetan- batek baieztatzen zuenez. Lagun bera une berean bi toki ezbertinetan ikusi -nahi- zuen Ertzaintzak eta, bizkitartean, bi urte eman ditu laugarren lagunak espetxean.

Bi urteko bahiketa, geu laguntzeko omen zegoen eta Balza buru duen poliziaren eskutik. Guantanamon bi urte t'erdi bahituta eman dituzten Arif Ikbal eta Ruhel Ahmed jatorri pakistandarreko britaniarrek horrelaxe definitzen dute terrorismoa: «Norbait ilegalki atxilotu eta itaunketetan tortura erabiltzea da». Bi lagunok filma egin dute, 30 hilabete Kubako espetxe horretan eman ostean, kargurik gabe askatuak izan ondoren.

Bistan da, gurean tortura Intxaurrondoko copyleft bat da, ez besterik. Hardware librea. Gaiak ez du Jaurlaritzan ez dimisiorik, ez gobernu bilera osteko adierazpenik eragin. Ezta, dakidala, ETBn Políticamente incorrectoko saiorik ere. M11ko atentatuen goizekoaren ostetik, Ibarretxeri somatu diodan hankasartze lotsagarriena akaso. Orduko hartan, adarra joko zioten akaso. Oraingoan, etxe barruko kontuak ziren eta etxe barruko hautsak behintzat harrotzea merezi zuen. Luis Goia hil ez balitz, «In the name of the father» irlandarraren euskal bertsiorako aitzakia pare parean zeukan.

Eta 2. Jose Mari Pastorren artikulu batek eragin dit, Berrian. Ikerketa kazetaritza ezingo diogu esan, nahiko agerikoa dena salatu baino ez baitzuen egin Pastorrek. Jakingo duzue euskararen aldeko Kontseiluak azken 6 urtean egin duena egiteko, instituzionalago, profesionalago eta formalago, bistan da -baita garestiago ere-, Jaurlaritzak Euskalit fundazioa aukeratu eta izendatu du. Euskara zuzen erabiltzearen ziurtagiriak banatuko ditu enpresen artean, Eusko Label okelaren hizkuntza bertsioa, nolabait. Alta, Pastorrek nahikoa izan du Euskalit fundazioaren web orrian sartu irten azkar bat egitea, akats gramatikalez jositako zenbait testu topatzeko. Hori bai, akatsen %100 euskal bertsioan. Kakalitatea. Ingelesa eta gaztelera arras ongi menperatzen ditu web orri horrek. Oraindik, edozein Jaurlaritzako edozein Patxi Baztarrika euskal egunkari «instituzional» bat sustatzen ikusteko jaio gara. Euskaliten nagusi den hizkuntzan esaten den lez, «al tiempo».

hemeroteka

2058. zenbakia | 2006-10-15
2057. zenbakia | 2006-10-08
2056. zenbakia | 2006-10-01
2055. zenbakia | 2006-09-24
2054. zenbakia | 2006-09-17
2053. zenbakia | 2006-09-10
2051. zenbakia | 2006-07-30
2050. zenbakia | 2006-07-23
2049. zenbakia | 2006-07-16
2046. zenbakia | 2006-06-25

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan