Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-07-23 16:45:52
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2006-10-22 -- 2059.zenb

Jexux Mari Irazu


I

Udazken arre xamarra doa
kolore ta ekintzetan
egunari ere geroz ta gehio
kostatzen zaio goizetan
dena ez da onttua
(gaixotasun punttua)
ta ehiza mendi ertzetan
paseko bertso hauexek doaz
urriko hego haizetan


II

Fedeak bere burua ase
behar luke bere kasa
baina Elizak eskua estu
eta gerrikoa lasa.
Nork estutuko hebilak?
Ta, aginte zibilak
monagilo zintzo traza:
Lehen dirua ematen zion
eta orain poltsa pasa


III

Jainkoa eta Lege zaharraren
ateak bi maratila
batzuk famili berria sortu
orain gauzak korapila.
Zer babesa anaiak
hark bai aulki ta mahaiak
ai, pilla pilla tortilla...
Etxeko hitzik onartu ez-ta
Herriarenaren bila...


IV

Baserria da azken boladan
antzerki eta zinegai
isiltzeko ere ez nago gaizki,
baina barrenak ez du nahi.
Kutsidazu bidea
Neanderthal nirea.
Zenbat topiko merke, ai!
Zu laguntzeko dirurik ez da,
zuri parra egiteko bai.


V

Hilabeteak pasa ondoren
abisutik mendekura
dirudienez, aldeak bildu
dira elkarren gertura.
Berriro Norvegia
ametsen sor begia
pake hitzarmenen tenplura,
ta bide batez neguan argi
gutxi dagoen lekura


VI

Parajeotan ere geldirik
ez da egon sukaldea
klabea sartu ahal izateko
zeinek pasa du goldea.
Nahiz oraindik ez konta
zer telebista mota
ote daukaten gordea.
Majo kostako zaie egiten
dagona baino hobea!

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan