Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-09-04 17:20:17
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2006-10-15 -- 2058.zenb

Gogorra

Joxe Mari Ostolaza

Behar du izan, epaitu behar zaituen tribunalak, bere buruaz aginte politikotik askea dela aldarri egiten duen horrek, zu kondenatzeko asmoz izendatzen dituen froga ekarle adituen artean, torturatu eta bortxatu zintuzteneko hartan bertan zegoena zure aitzinean ikusi behar hori. Areago, zure burua duin behar duzunean kondenatu nahi zaituen epaileak zu defendatzen zaituen abokatua deusezten ikusi beharra. Ez dizute utzi zure mina agertzen, ez dizute utzi mina harri, bortxatzaileei jaurtitzen, bortxaketarena eta torturarena bertako agintearen gidoian ohikotzat hartuak bailiran. Eta esanen dizute hobena zurea dela, gazte ederra zarela eta emakumea, inguratzen zaituen mundua irauliz hobeagoaren xerka abiatzea balio ez, baina delitua dela. Hautsi zintuzten eta hautsi nahi zaituzte berriz ere, zure inguruan inor gehiago abiatu ez dadin zure antzera, lotsaz, basamortuan ura baino urriagoa duen gizartean duintasunaren bila. Bitartean, onenean Iņakik hirurogeita bost bat eguneko gose azkenduan jarraituko du, gu guztion lotsarako. Ez zait erraz zure izena ahantziko Nekane Txapartegi. Zure bortxatzaileak zenbakiak dira, aginte demokratiko baten zerbitzari sarituak, gure gomutan tropa.

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan