Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-09-04 17:20:17
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2006-10-08 -- 2057.zenb

Mekanikoa

Joxe Mari Ostolaza


Kalkulagailuan: Luis Goia. Gure osaba Batistak bezala Errenteriako Paysan lan egiten zuena. Lezoarrak beren Santo Cristoagatik ezagunagoak zireneko garaia. Nerabezaroa ere, patroien haurrena zeneko hura, oporrak lanean eta irabazia herriko festek irensten zigunekoa. CCOO, ELA eta USOk (UGTkorik ba al zen?) likitzat jo eta komiteak garatzen jardundakoa. Fabrika utzi eta bere hitzetan, omen, istripuz euskal kulturara iritsia. Ez naiz ados. Ez zen istripuz izan, matxuraz baino. Bide-taloan -Koldo Izagirreri zor diot rotonda izendatu izana- matxura batek eraman zuen euskal ekoizpenetara, euskara mekanikarien antzera matxuraz-matxura bide egiten behartua zen garai hartan. Juanbak eta Koldok behar zuten eta zinema ekoiztera zuzendu zituen indarrak. Zinema, patroien ondorengoena zen. Eta euskararen zinema espartinak Himalayan. Talo-bidea, taloaren bidea bilakatzen hasi zitzaion eta artoa eskastu. Nahi zuena baino behar zuena egiten jardun zuen gu askoren antzera, hilean behin edo, biltzen ginelarik aitortzen zigun bezala. Euskal zinema egitea zuen xede, talotegia lanabes eta lagunak konplize. Bideratu aitzin abandonatu gaitu, mekanikariak kulturgintzan onartuak izateko garaiak eskuratzear dauzkagula irakatsiz. Eta hau diona, elektrizista. Koadrilaren mahai bueltan ez zaio aulkirik faltako.

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan