Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-12-01 16:35:12
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza
  • Hasiera >
  • >
  • Literaturaren argitan

2006-10-08 -- 2057.zenb

Literaturaren argitan

Patxi Larrion

Inazio Mujika Iraola.
Gerezi denbora.
Alberdania 1999


Laburra


«(...) labur da baina gerezi denbora»
J.B. Clément

Egileak gaztigatzen digu, gertatua da kontatzen zaiguna. Hari nagusia Remigio Gandasegi (Galdakao 1871-Valladolid 1937) artzapezpikuaren bizitzaren pasarte bat da. CNTk atxilotua eduki zuen Donostian Valladolideko artzapezpikua. Elizgizona askatu zutenen buruzagiak, apaiz bat eta anarkista bat.

Gerezi denboran, arantzaz josiriko gaia hautatu zuen Mujikak. Izan ere, etengabean agertzen zaizkigu benetako pertsonaiak eta gertakariak. Are gehiago, pertsonaia zein gertakariok egun ere eztabaida iturri dira. EAJ, CNT, Eliza, Irujo,... askoren jokabideak.

Azter dezagun Gandasegiren jarrera. Bizitzaren hondarraldian, Agirre lehendakariaren kontra eta faxisten alde agertu zen galdakaoarra. Gurutzada babestu zutela diote, baina, jeltzaleengandik hurbil zela diotenak ez dira urri. Barkatuko digu, Gerezi denboraren egileak, hau ez da historiografiarako tartea. Gainera, Mujikak, kontakizunean, hainbat hari mutur uzten dizkigu, nahita ziur aski, nobela bana has daiteke hari mutur bakoitzetik.

Baina, honek guztiak ba al du zerikusirik Estatutuaren garaiarekin? 1936ko urriaren 7an martxan jarri zen Eusko Gobernuarekin? EAJ, PSOE, PC, ANV-EAE, IR eta UR alderdiak biltzen zituen gobernuaren garaiarekin? Gainera, Gandasegi, Valladoliden, faxisten eremu pean zebilen, Estatutua martxan jarri zenerako. Bada, gerezi denboraz ari gara, eta anitzentzat, gerezi denbora izan zen, autogobernuaren garaia, laburra, eremuz murritza, baina, etorkizunari begira oparoa. Egun ere, eta arrazoi ezberdinak tarteko, alderdi gehienek bindikatzen dute garai hau.

Eusko Jaurlaritzaren gisan, gerezi denborak erbestearen bidea hartu zuen. Ezin jakin, ordea, eleberriaren azken hari muturraren patua. Hari horrek Ezkaba mendiaren tontorrera garamatza, San Cristobal gotorlekura. Kartzela anker hartan gertatu zenaz informazio asko dugu. Ezin jakin Romanekin gertaturikoa, bertan hil al zen? Ihes egin al zuen? Ez dirudi Roman, Raguer-en Aita Patxiren gisako zenik.

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan