Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-10-07 16:31:31
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2006-10-08 -- 2057.zenb

Euskararen inguruko albiste laburrak

Onintza Irureta


Eremu mistoan errotulazioak ele bitan

Irailaren 27an inauguratu zuen Nafarroako Gobernuak Bideko Autobia (Iruñea-Viana zatia) eta bide seinale guztiak gaztelaniaz jarri ditu. Hurrengo egunean, irailaren 28an, jakinarazi zuen euskararen erabilerari buruzko jarduera plan berria egingo duela. Planaren hainbat atal aurreratu du: eremu mistoan errotulazioa ele bitan izango da, izen ofiziala ele bitan duten herrietan. Irizpide hori, kartel berrietan eta kartelak berritu behar direnean aplikatuko da. Iulen Urbiola Euskara Kultur Elkargoko zuzendariak azaldu du espero duela «hauteskundeen harira presaka hartutako erabakia ez izatea».


Euskaltegietako ikasle kopuruak gora egin du

Urriaren 2an hasi den EAEko euskaltegietako ikasturtean, 40.000 ikasletik gora ariko dira euskara ikasten edo euskara hobetzen. Iaz 39.494 ikasle aritu ziren. Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburu Miren Azkaratek eta euskaltegietako ordezkariek joan den astean egindako aurkezpenean adierazi zutenez, azken hiru urteetan ikasle kopurua etengabe hazi da Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan.


Biblia euskaraz sarean

Esloveniako Bibli Elkarteak Bibliaren testuak sarean jarri ditu eslovenieraz, ingelesez, frantsesez, nederlanderaz, espainieraz, katalanez eta euskaraz. Hizkuntza bakoitzean onartuta dauden Bibliaren bertsioak jaso ditu Biblija.net web gunean. Euskarazkoa Elizen Arteko Biblia da. Erreferentziaren edota testu librearen araberako bilaketa egiteko aukera ematen du web guneak.


Euskara-Alemana hiztegia

Elkar argitaletxeak Euskara-Alemana/Alemana-Euskara hiztegia plazaratu du. Elena Martinez Rubio bilbotarrak egin du eta 32.000 sarreratik gora ditu.

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan