Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-10-07 16:31:31
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza
  • Hasiera >
  • Diskoteka >
  • Doctor Deseo: «Emozioak musika bidez filtratzen ditugu, musika egitea beharra bihurtu da»

2006-10-08 -- 2057.zenb

Doctor Deseo: «Emozioak musika bidez filtratzen ditugu, musika egitea beharra bihurtu da»

Iker Barandiaran

Taldeak 20 urte bete ditu. Hainbeste iraungo zenutela eta hainbeste jendek kasu egingo zizuela uste al zenuten?

Ez. Inoiz ez genuen horretan pentsatu. Gure helburu bakarra gustuko genuena egitea zen, eta beti aurrera egin dugu. Hala ere, egia da atzera begiratzen dudanean harritu egiten naizela. Baina oraindik badugu zer eskaini.

Zein da sekretua, pertseberantzia, zuen erritmo berezia edo ilusioari eustea?
Batez ere, gogoa. Gaur egun musika egitea obsesioa da guretzat. Emozioak musikaren bidez filtratzen ditugu, beharra bihurtu da.

Disko honekin 90eko hamarkadako zuen soinura bueltatu zaretela esango nuke: zuzenagoa, rockeroagoa...
Bai, Metamorfosis kaleratu ostean, ez genuen hainbeste landu nahi. Sinpleagoa eta freskoagoa egin nahi genuen, oinarrizko erritmoekin. Rock-and-rolla, tex-mexa, soula, psikodelia... gure eremura ekarri ditugu. Eta, aspaldiko partez, gitarrei lehentasuna eman diegu.

Bello como la tristeza de mi canción preferida... Kantu batek tristea izan behar du ederra izateko? Horren bila jotzen al duzu abesti bat entzutean?
Baliteke. Poztasun handiak ez ditut musikaren bidez bideratzen, eta une intimoek bestelako edertasuna dute. Edertasun puruenak malenkonia handia dauka. Gainontzekoen abestiak ez ditut bilatzen, kantuek aurkitzen naute. Eta gehien hunkitzen nautenek horren arrastoa dute.

Zer dira arrain abisalak, barruan daramatzagun mamuak?
Bai, inkoszientean daukagun guztia. Aspaldiko beldurrak, ur azalean edo agerian egiten duguna baldintzatzen dutenak.

Zer bilatu behar dugu "ispilu apurtuen" atzean?
Horien atzean edo barruan arakatzea eta esploratzea ezinbestekoa da, nahiz eta askotan mingarria izan.

Eroso sentitzen zara euskaraz abesten duzunean?
Bai, nire hizkuntza delako, nahiz eta ez dudan menderatzen. Gainera, euskarak aukera askoz gehiago ematen ditu, ingelesaren pare.

----------------------------------------------------------------------
Detrás de los espejos rotos
Doctor Deseo
Oihuka
Iraupena: 39'44'' 14,45 euro

Rockaren sustraietara bueltatu da talde sinesgarri eta sentikorrena

Doctor Deseok badu zerbait engantxatzen duena. Modei eta nagusitutako joerei muzin eginez, beraien bidea jarraitu dute beti, desioari, bakardadeari, sexuari, harremanei, eta sentimenduei beti aurpegira begiratuta abestuz. 80ko hamarkadan gutxi batzuek baino ez zituzten ulertzen, beste inor baino bigunago eta sentikorragoak zirelako. Barrenak husteko asmo bakarrarekin bideari ekin zioten eta joan den hamarkadan ohartu gabe arrakastarekin topo egin zuten. Horri engantxatzeko beldur, urtero etenaldiak egiten dituzte. Honako hau taldearen hamargarren lana da, eta elektronikarekin eta esperimentazioekin flirteatu ostean, hastapenetako rockera, sustraietara, bueltatu dira. Bizipen eta sentimenduen azaleratzeak ez du sinesgarritasunik galdu, eta inork gutxi bezala transmititzen jarraitzen dute.

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan