Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-07-02 15:11:57
Udako Euskal Unibertsitateko web gunera lotura
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2006-10-08 -- 2057.zenb

Katixa Garate


Luis Goia zinema produktorea hil da

Ekoitzi zuen azken filma (Pablo Maloren La sombra de nadie) pantailetara iritsi aurretik zendu zen joan den astean Luis Goia, bihotzekoak jota. Euskal zinemaren bultzatzaile nagusienetakoa zen lezoarra. Euskaldunon Egunkariaren sortzaileetako bat zen eta 2003an egunkaria itxi zutenean, Guardia Zibilak atxilotu zuen. Duela 25 urte hasi zen zinemagintzan, «istripuz», berak zioen bezala, Juanba Berasategi eta Koldo Izagirrek Ekialdeko izarra film laburrerako makina bat konpondu zuenean. Ordutik lan handia egindakoa da zinema ekoizten: Kalabaza tripontzia, Ke arteko egunak, Off-eko maitasuna, Frío sol de invierno...


Bizkaiko Bertsolari Txapelketa hastear

Urriaren 8an abiatuko da Bizkaiko Bertsolari Txapelketa. Bost kanporaketa jokatuko dira, hiru finalaurreko ondoren eta finala abenduaren 16an izango da Bilboko Euskalduna jauregian. Berrikuntzak izango dira aurtengo Txapelketan. Bertsolari, gai-jartzaile eta epaile gazteek hartuko dute lekukoa. Unai Iturriagak eta Igor Elortzak ez dute aurtengoan parte hartuko, bertsolari gazteagoei leku egiteko. Bestalde, saio osagarriak izango ditu Txapelketak. Bizkaiko unibertsitateetan bertso-saioak izango dira eta ikastaroak antolatuko dituzte euskaltegietako ikasleentzat.



Dantzaz gozatzeko aldia

Punta-puntan dabiltzan dantza garaikideko nazioarteko taldeak izango dira Bilboko Dantzaldia jaialdian, zazpigarren urtez. Urriaren 7tik abenduaren 13a arte izango dira dantza emanaldiak. Aurtengoan Euskalduna jauregitik kanpo ere izango dira saioak, Euskaldunaren kanpoko aldean eta Guggenheim museoko auditorioan esaterako. Besteak beste, Frantziako Retouramont, Suitzako Linga eta Kanadako BJM_Danse konpainiek eskainiko dituzte saioak. Bideo-dantza proiekzioak eta dantzari profesionalentzako ikastaroak ere izango dira.


Antzerkia heldu da Santurtzira

Abian da Santurtziko Nazioarteko Antzerki XXVII. Jaialdia. Azaroaren 17a arte hamalau antzezlan ikusi ahal izango dira. Madrilgo Réplica antzerki taldeak Alguien voló sobre el nido del cuco antzeztuko du, Koreako Ye Gam taldeak arte martzialen antzerkia eskainiko du Jump lanean, Txalo taldeak Arte eskainiko du... Urriaren 12tik 15era umoreari eskainitako zikloa izango da kalean propio jarritako karpan. Sevillako Malaje solo eta Kataluniako Solo Manolo konpainiek parte hartuko dute bertan, besteak beste.


Argazkigintzaren historia ikasgai Photomuseumen

Zarauzko Photomuseum argazki museoak Ate irekia izeneko argazkigintzaren historiari buruzko ikastaroa antolatu du. Argazkigintzaren garapena eta hainbat autoreren lanak aztertuko dituzte bertan. Urriaren 7tik azaroaren 11 bitarte, ostegunero izango dira saioak goizez. Euskaraz izango dira guztiak.


Performance jaialdia BAMen

Rencontres improbables performance jaialdia antolatu du Baiona, Angelu eta Miarritzen Lezards qui bougent konpainiak. Urriaren 20a bitarte, Frantziako, Kanadako, Suitzako, Danimarkako, AEBetako, Greziako eta Euskal Herriko taldeen performanceak ikusi ahal izango dira.


Artium, onenen artean teknologia berriak erabiltzen

Dos Doce kultur aldizkari digitalak egindako azterketaren arabera, Gasteizko Artium museoa zerrendako bigarrena da komunikazio eta promoziorako teknologia berriak erabiltzen, Tàpies fundazioaren atzetik. Besteak beste, Blogartium bloga eta museoaren webguneko loturak nabarmendu dituzte azterketan.


Fito Rodriguezek Kasandra leihoan saioa plazaratuko du Txalaparta argitaletxearen eskutik. Joseba Jaka bekari esker osatu du lana egileak. Kasandra eta Ihardets pertsonaien elkarrizketak dira obraren ardatz. Ezinegona eta asperdura uxatzeko elkarri filmak kontatuko dizkiote eta bizitzaren gakoez hitz egingo dute: zoriontasuna, askatasuna, heriotza....

Pantxoa eta Peiok lan berria plazaratu dute: Lurra eta maitasuna (Elkar). Gizatasunaz kargaturiko hamabi kantu grabatu dituzte: mendi zein basoko abestiak, bakeari buruzkoak...

Glu Glu antzerki taldeak Txanogorritxo ipuin klasikoa antzerkirako moldatu du. Galder Pérezek egokitu eta zuzendutako lana khaurrak ditu jomuga. Libe Aranburu, Ane Zabala, Aiora Sedano eta Ugaitz Alegria dira obrako jokalariak.

Jesús Mari Lazkanok omenaldia egin die Frank LLoyd Wright eta Ludwig Mies van der Rohe arkitektoei Bilboko Windsor Kulturgintza galerian jarritako erakusketan. Izan ere, haien Ur-jauziko Etxean eta Farnsworth eraikinean oinarritutako mihiseak egin ditu Lazkanok. Azaroaren 10a arte ikusi ahal izango dira.


Juan Miguel Gutierrez zinema zuzendariak Garari esanak: «Oso modan daudela esaten den arren, dokumentalek benetan zaila dute aurrera egitea. Gehienez, ehunetik bat iristen da zinema areto komertzialetara. Eta hori, gai ikusgarriren bat ukitzen badute. (...) Telebistek ere ez dute egile-dokumentalez ezer jakin nahi (...) Kate pribatuen aldetik jarrera hori ulertzen dut, azken finean dirua irabaztea baita euren xedea; baina ez publikoen aldetik».

Andu Lertxundiren hitzok jaso zituen Luma berrien eleak aldizkariak: «Nobelagile baten arriskurik eta erronkarik handiena sinesgarritasunarena da. Baina ez istorioaren sinesgarritasuna, baizik eta hizkuntzarena edo sentimenduen agerpenarena. Gauza batetaz idazteko ez dago aurretik hura bera bizitu beharrik, baina informatu egin behar da ongi».

Felix Linares Euskonews & Median: «Zinema-jaialdiak interesgarriak iruditzen zaizkit, baina garai jakin batera mugatutako ospakizunak direla onartu behar da. Ez dute aparteko interesik zinemako filmak hedatzeari dagokionez. Izan ere, batzuetan jendea oso pozik joaten da Txetxeniako film bat ikustera asteazken bateko eguerdiko 12:00etan. Atsegin handiz egiten dute hori Zinemaldian daudelako, eta «Zoragarria benetan!» esaten dute, baina gero urte osoan ez dira zinemara joaten».

hemeroteka

2056. zenbakia | 2006-10-01
2055. zenbakia | 2006-09-24

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan