2006-10-01 -- 2056.zenb
Eiken Euskadiko Ikus-entzunezkoen Klusterraren arabera, 428 dira Euskal Autonomia Erkidegoan sektoreari lotuta lan egiten duten enpresak -horien baitan, zinema eta bideoan, irrati nahiz telebistan, publizitateaną dabiltzanak bereizi behar dira- eta denen artean sortutako balio erantsi gordina 86 milioi euro ingurukoa da (EAEko BEGen 0,2). Gainera, ekoizpen kopuruak bilakaera positiboa izan du urtetik urtera. Ibaian eta Euskal Produktoreen Elkartean parte hartzen duten enpresek 1992-2003 urteen artean urteko batez beste bost film luze egin dituzte.
Donostia Film Commissioneko datuak, berriz, honakoak dira: 2005ean, 215 egunetan zehar Donostian 89 lan ekoitzi zituzten. Gehientsuenak (%46) telebistarako ekoizpenak izan ziren; %31,5 film luze eta laburrak izan ziren eta gainontzeko %20,2a aldiz, bideo lanak. Hala nola, Bostok bat, Zeru horiek eta Desviados pelikulak Donostian filmatu zituzten.
Erantzunik ez dago.
Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
© ARGIA.com
Lege Oharra
RSS sindikazioa