Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-07-02 15:11:57
Udako Euskal Unibertsitateko web gunera lotura
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2006-10-01 -- 2056.zenb

Joxe Mari Ostolaza


Izan da beti etxekoentzat zelai atsegina. Gutxitan jokatu izan dute kanpokoek eroso. Baina zapi zuriak hasi zaizkigu dantzan eta ez Txirri, Mirri eta Txiribitonen kantuaren eraginez prezeski. Zalegoa asperturik dauka Lamikiz presidenteak. Clementek haizatu zituen bazterretako suak, Lamikiz bera pospoilari zelakoan. Denbora urrian egin du bide suak, harmailak hartuz. Eta ohikotan ez bezala, haserreak palkora zuzenduak izan dira kirolari profesionalak alboratuz. Ohikotan, palkoak aginduta entrenatzailea izaten da haserraldien ordaintzailea, zalegoaren lasaigarria. Eta alderantzizkorik gertatuko ez denez, palkoak jarraitzen du agintzen. Momentuz, Sarriugartek Lamikiz ura du bere alde erre ez dadin. Baina denbora gutxirako. Lehorte handi xamarra dute Ibaiganen. Eta Lamikiz ur kikara agortzean, Clementez beteko da ingurua entrenatzaile gaztearen lepora jauzi egin eta itotzeko asmoz irrikitan. Bitartean, hau argitaratzerako Iņaki donostiarrak berrogeita hamar egunetik goitiko gose greban jarraituko du, ez zelai, ez harmaila, ez palko, ura elikagai soiltzat duela. Eta gu, Anoeta, San Mames, Reyno de Navarra, Mendizorroza eta gainontzekoen harmailak bere alde noiz sutuko ametsetan.

hemeroteka

2055. zenbakia | 2006-09-24
2054. zenbakia | 2006-09-17
2053. zenbakia | 2006-09-10
2052. zenbakia | 2006-09-03
2051. zenbakia | 2006-07-30
2050. zenbakia | 2006-07-23
2049. zenbakia | 2006-07-16
2048. zenbakia | 2006-07-09
2047. zenbakia | 2006-06-02
2046. zenbakia | 2006-06-25

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan