Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-09-04 17:20:17
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2006-10-01 -- 2056.zenb

Astin-prop

Joxerra Garzia


Bizitza zoragarria izan liteke-eta, tiki-taka, Salinas, futbola patatekin, jendaldeen su-karra!

Horra udak utzi digun komunikazio-eredu nagusia. Ez da kontu berria, irratiko albistegiak tertulia eta telebistako debateak talk-show bihurtu zituen bide bereko beste mugarri bat baizik.

Orain, futbol (post)modernoa gero eta mekanizatuago dagoen honetan, hitzari, narrazioari ematen zaio berez aspergarria den hori show, ikusgarri, bihurtzeko ardura. Lehen urratsa, audientzia lagunarte trinko, edo sekta, bihurtzea da. Hortik aurrera, dena da errazagoa, aldeko amorratuen grinak astintzea beti baita errazago, aldeko ez direnak arrazoi bidez erakartzea baino. Horretan dihardu orain La Sextako Montes xelebre-usteak, Juanan Legorbururen duintasun bikaina isilperatuta.

Estiloa ez ezik, hizkuntza ere aldatu digu futbolak, ETB1 audientzia-zurtz utzirik. Horrek, Bingen Zupiriaren esanetan, euskaraz ez dakien hainbat euskal herritarren etxetara sartzeko aukera zapuztu dio euskarari. Kontua, ordea, ez da euskara non sartzen den, zertarako sartzen den baizik. ETBren zuzendari nagusi bati entzun nion behin, Jose Luis Moreno ETB2ko izar nagusi izatea apustu estrategikoa zela, haren bidez jendea euskal kulturara erakartzeko gero.

Orduan bezala orain ere, ibaia zeharkatzen ez duten zubi alferrikako gehiegi ikusten ditut nik, gauza onerako.

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan