Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-12-01 16:35:12
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza
  • Hasiera >
  • >
  • Literaturaren argitan

2006-09-24 -- 2055.zenb

Literaturaren argitan

Patxi Larrion

Patxi Zabaleta.
Badena dena da.
Txalaparta 1995)


(N)ondarrak?


-(...) ez al da Altxamendu Nazionala deitzen duguna erailketa, mendeku, lapurreta eta gorrotoaren atzapar gainean onarritzen? Nora goaz?

-Zer uste zenuen bada? Guduetan beti lan zikina norbaitek egin behar izaten du. Aurrekaldean hotz egiten badu, atzekaldea ezin daiteke irakiten eduki!


Iruņeko Artzapezpiku Martzelino Olaetxea eta Altxamenduaren antolatzaile Emilio Mola jeneralaren arteko elkarrizketaren pasartea duzue. Irakurleak asmatuko du nor den nor solasaldian.

Badena dena da Patxi Zabaletak XX. mendeaz idatzi trilogiaren bigarren partea da. Eleberriaren eszenatokiak Nafarroako bi herri, bata mendialdean bestea Erriberan, gertakariek Gerraren lehendabiziko urte erdia hartzen dute. Nafarroan, gerra fronterik izan ez zuen herrialdea, hiru mila eraildako, maiz, politikarekin zerikusirik ez zuten arrazoiak tarteko. Ondoren isiltasuna, ahanztura, non da anaiaren gorpua? Non dira, aita zenaren hezurrak? Egun ere, hirurogeita hamar urte pasa eta gero, hilobiak agerian. Nondarrak dira horien arrastoak?

Lan honetan, Zabaletak datu ugari eskaintzen ditu, Olaetxea eta Molaren arteko solasaldiaren gisakoak, gertagarriak edota gertatuak. Era berean, eta hori da idazle honen ezaugarrietako bat, literatura, hipotesiak baino, tesi historikoak plazaratzeko baliatzen du.

Fusilatzeekin zerikusirik duten beste bi lan, aurreko Literaturaren argitan-ean aipatu Martiria ipuina, eta Pablo Sastreren Mariaren Mendea (Susa 1992) liburuaren hasierako pasartea.

Bestalde, eta fusilatzeaz ari garelarik, ezin ahaztu, Andoni Egaņaren Pausoa noiz luzatu (Alberdania 1998) liburuaren 16. kapitulua. Irakurleak mugak gainditu ditugula iritziko dio, izan ere, Garcia Hernandez eta Galanen fusilatzeaz ari da 1930eko Oskan (Huesca), alta, uste baino harreman estuago dauka gurearekin.

Hernani eta Ondarretako gertakariez hainbat lan daude gazteleraz eta antza denez Hernaniko labeena ez omen zen literatura izan, gertakariok orririk utziko al dute gure literaturarako? Ez da gugana heldu gerezi denbora. Oraingoz.

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan