Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-09-04 17:20:17
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2006-09-24 -- 2055.zenb

Izenak


Jon Martin bertsolari oiartzuarrak Igartza literatur saria irabazi du, Bakardadeak ipuin liburuaren proiektuarekin. Urtebete barru plazaratuko ditu Martinek eromenaren mugan dauden pertsonen gaineko ipuinak.

Juanito Garate Maltzeta (1924-2006) trikitilari azkoitiarra zendu zen joan den astean. Erromeriaren garai jorienean aritu zen Zabale eta Landakanda pandero jotzaileekin plazaz plaza. Bere alaba Mamen Garaterekin grabatu zuen azken diskoa 2001ean: Negarrez abesten dut.

Auņamendi argitaletxeak jasoko du aurtengo Euskal Herritar Unibertsalaren Saria. Auņamendi entziklopedia osatzen egindako lana eskertuko diote hala, azaroaren 15ean, Eusko Jaurlaritzak eta Euskadiko Kutxak.

Txaro Arrazola artista gasteiztarraren Desadostasuna, hondamendia eta egungo bestelako paisaia batzuk erakusketa zabalik da Durango Beittu arte galerian. Mihise gaineko ploter itxurako argazkiak eta margolanak jarri ditu. Komunikabideetako irudi gogorrei esperantza gehitzen dioten lanak urriaren 28a arte ikusi ahal izango dira.

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan