Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-10-07 16:31:31
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2006-09-17 -- 2054.zenb

Izenak


Antonio Mercero zinemagile lasartearrak ¨Y tu quién eres? filma errodatu du. Alzheimer gaitzaren inguruko filma da eta Vicente Alexandre eta José Luis López Vázquez dira aktore nagusiak. Alzheimer gaitzagatik hil zen Luis laguna gogoratzeko egin du Mercerok Madrilen eta Donostian errodatutako filma.

Golden Apple Quartet taldeak Galipotx antzezlan musikala estreinatuko du abenduan. Oraingoan, ordea, laukotea ez da taula gainean izango. 18 eta 30 urte bitarteko artista gazteek jokatuko dituzte rol nagusiak, Patxi Barcoren zuzendaritzapean. Familiei zuzendutako lana da.

Anje Duhaldek Sorminetan diskoa plazaratu du Elkar diskoetxearekin. Zortzi urte joan dira kantu propioak azkenekoz disko batean bildu zituenetik. Rock, blues eta folkean barneratzen diren hamahiru kantu grabatu ditu Duhaldek.

Cristobal Balenciagak (Getaria, 1895-Jávea,1972) diseinatutako ehun eta hirurogei jantzi paratu dituzte Pariseko Dekorazio Arteen Museoan. 2007ko urtarrilaren 28a arte izango da zabalik moda diseinatzailearen erakusketa.


Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan