Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-10-07 16:31:31
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2006-09-17 -- 2054.zenb

Bertso berriak... Sukaldeei jarriak

Imanol Lazkano


I

Haurtzaroko sukalde
zahar haiek goguan.
Kazkabarrak leihoa
jotzen zun orduan
guztiok elkarturik
famili moduan.
Aiton, amon, aita, amak
ta haurrak sutonduan.
Txoko goxoagorik
ez zegon munduan.


II

Baina haurtzaro hura
joan zen ihesi
gizarte berrirako
behar genun hezi.
Mundu hobeago bat
zen gure gutizi,
nahiz ta ilusioa
genuen nagusi.
Mundu zahar borobil hau
dena "eskin-bizi".


III

Gure ametsetako
mundu polit hura
eskuratu ezinak
sortzen du tristura.
Bizitza presati hau
da gure tortura.
Bateko hipoteka
besteko faktura.
Askatasuna nahi ta
denetik lotura.


IV

Erlojuaren morroi
esnatuz goizean
eguna pasatzeko
gero estresean.
Irriparrak amildu
ziraden leizean.
Abiadan bagoaz
maiz noraezean
aurrerapenan bila
martxa atrasean.


V

Zerbaitek huts egin du
gure ametsetan.
Aurrerapenak berak
jo gaitu hortzetan.
Sentiberatasuna
galdu bihotzetan.
Haurrak haurtzaindegian
zaharrak zaharretxetan
sukalderik gabeko
eraikin hotzetan.


VI

Estuasuna etxean,
patxada auzuan.
Denok itsumustuan
denok jo ta suan.
Irazuk: "gure haurrak
granjan" esan zuan.
Berdin esango nuke
aitonen kasuan.
Sukalde berri hontan
biak enbazuan.

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan