Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-07-23 16:45:52
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2006-09-17 -- 2054.zenb

Iker Barandiaran

Zergatik bizitza sekuentziatan banatzeko zaletasun hori, oso zinemazaleak zarete?
Bizitza pelikula bat bezala sekuentziatan banatuta dagoelako, sekuentziez osatutako pelikula da bizitza. Sekuentzia ederrak, garratzak, hutsalak... Nor ez da haserretu inoiz, nor maitemindu, bakarrik sentitu. Sekuentzia asko askok berdin bizi ditugula uste dugu.

Eta sekuentzia horietan musika estilo ugari batzen dituzue...
Bai, ez dugu mugarik. Kanta berriak sortu ahala estiloa definitzen joango gara, baina irekirik gaude gauza guztietara, zentsurarik gabe. Bost lagun gara taldean eta bakoitzak duenetik emandakoarekin osatutako koktela da gurea.

Baina Zarauzko hardcore tradizioak eragin zaituzte...
Zarauzko musika taldeak miresten ditugu. Haiek erakutsi digute musika taldeak sortu eta egitea posible dela.

Zelakoak dira zuen zuzenekoak?
Bi edo hiru urte daramagu jotzen. Saiatzen gara esaten duguna antzerki bidez lotzen, sekuentzia guztiei lotura eman eta emanaldia ikusgarriagoa izan dadin.

Zer aukera eman dizue MusikHerriak? Gustura zaudete?
Gu bezalako taldeak elkarlanean arituz arazoei irtenbidea bilatzeko parada eman digu. Inoren zain egon gabe, musika talde autogestionatuen komunitatea osatu dugu gizarte justuagoa lortzeko ahaleginean. Ikaragarria da egiten ari garen apustua. Eta guk hor egon nahi dugu, irabazi edo irabazi.

Zoriontasuna non aurkitu jakingo bagenu, ez zen bizitza aspergarriagoa izango?
Bai, baina beti ari gara zorion bila, non aurkituko. Hor dago paradoxa: mendi bat igotzen ari garenean zoriona tontorrean dagoela uste dugu. Tontorrean ez da esperotako zorionik topatzen sarritan, eta ohartzen gara igotzen ari ginen momentuan, sufrimenduan, zoriontsu ere izan garela. Zorionaren oinetara makurtzen gara, zorion bila aritzeko beti, aurkitzen dugunean beste zorion batzuen bila aritzeko.

* * * * * * * * * * * * * * * * * * * *
Hautsetik SKT Sekuentzia
MusikHerria
Iraupena: 24'54'' 3 euro

Bizitza osatzen duten sekuentziak bezain arau gabeak

MusikHerria ekimenaren bidez, Euskal Herriko hainbat musika taldek elkarlanean apustua egiten dihardute musikagintzaren ohiko saretik kanpo eta autogestioa bultzatuz, beraien bidea zabaltzeko. Horietako bat Zarautz aldeko SKT Sekuentzia dugu. Musika, hitz eta kontzeptu aldetik, osotasunean, oso planteamendu bitxia dauka taldeak eta orain arte, behintzat, musika estilo ia guztietara zabalik daude: hardcorea bere zentzu zabalenean, rapa, elektronika, ildo akustikoa, metala, bertsoak... Hitzetan, berriz, bidegabekerienganako eta zapaltzaileen kontrako salaketa, umorea, ironia barra-barra eta sentimenduetan barrena begiratzeko jarrerak erakusten dituzte. Atzekoz aurrera eta behetik gora beraien gustura mailakatutako zortzi sekuentziatan denetatik erakusten digute, batez ere aske izaten saiatzen direla.

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan