Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-12-01 16:35:12
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2006-09-17 -- 2054.zenb

artikulu nagusira itzuli
Legea gogortu egin da

Legalki, Euskal Herrian gazte bat bere ekintzen edo delituen burujabe da 13 urteetatik (Frantzian) edo 14 urteetatik (Espainian) aurrera. Espainia 2000. urteko Adingabekoen Legea gogortzen joan da, neurri batean iritzi publikoak eraginda. Hala, hil honetan Senatura iritsi den eta laster martxan jarriko den lege erreforma ez dute begi onez ikusi Eusko Jaurlaritzan. Erreformak zigorren gogortzea ekarriko du: besteak beste, zigor larriena 10 urtekoa izango da -orain 8 urtekoa da-; zentroetako gazteak 18 urterekin kartzelara eraman ahal izango dituzte eta 21 urterekin automatikoki kartzelaratuko dituzte -egun, 23 urterekin pasatzen dituzte zentrotik kartzelara-. Gogortze hori ez dela beharrezkoa, baliabide aldetik buruhausteak ekarriko dituela eta aldaketak zigorren arloan burutu ordez heziketaren arloan egin beharko liratekeela uste du Txabi Etxebarria Jaurlaritzako Zigor Betearazpen zuzendariak. «Gaur egun, esaterako, ez daukagu inongo kasurik kartzelara bidaltzeko modukorik; zigorrak nahikoa gogorrak dira dagoeneko, auto bat lapurtzeagatik adinez nagusi den inor ez delako kartzelara joaten, baina adin txikikoa zentrora bai».



Ipar Euskal Herriari dagokionez, Frantzian nahiko sistema gogorra dute. Ez dago adingabekoentzako behar adina zentrorik -15 zentro eta 150 lagunentzako lekua guztira- eta kartzeletako 18 urtetik beherakoentzako modulu berezietan sartzen dituzte. Kartzela horietan ez dute hezitzailerik, funtzionario kartzelariak baizik, baina tarteko zentroak ireki nahi dituzte, funtzionarioak eta hezitzaileak uztartuko dituztenak. Europan berriz, egoera herrialdearen araberakoa da. Mutur batean Eskandinavia dugu: sistema hezitzailearekin urte asko daramatzate eta eredugarria da. Bestean, Britainia Handiko sistema aipatu behar da: komunikabideetan agertutako delitu larrien oihartzunaren ondorioz, sistema asko gogortu da. Delituen gaineko burujabetza 10 urtetik aurrerakoa da eta kartzelara eta baita biziarteko kartzelara ere kondena ditzakete gazteak.


Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan