Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-12-01 16:35:12
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2006-09-17 -- 2054.zenb

artikulu nagusira itzuli
Ińigo Lamarca, arartekoa: «Soilik zentroetako esku-hartzeei arreta ematea akatsa da»

Arartekoaren funtzioa herritarren eskubideen alde egitea izanik, delituren bat egin duten adin txikikoei lege sistemak ematen dien tratamenduari buruz Ińigo Lamarcak duen iritzia ere ezagutu nahi izan dugu. Bere esanetan, gazteen bortizkeria areagotzen ari den pertzepzioa du gizarteak, baina pertzepzio hori ez da beti benetako datuetan oinarritzen: «Askotan, uste hori jokaera batzuek (gazteek izandakoak direnetan) erakartzen duten arretaren ondorioa da, edo neurri batean ezezagunak diren edo delinkuentzia forma ęberriakĘ sortzearen ondorioa».



Lamarcaren ustez, komenigarria izango litzateke gogoraraztea edozein proposamenaren oinarrian funtsezko zenbait printzipio izan behar direla. «Ez da ahaztu behar: nerabe eta gazteak ditugu hizpide, hau da, prestatzeko prozesuan murgildurik dauden pertsonak, beraz helburu hezitzaileak gazte horien inguruan egiten den guztian lehentasuna izan behar du. Gauzatu dituzten delituak gauzatuta ere, zuzenbideko subjektu izaten jarraitzen dute. Askotan, bestelako neurriak hartu aurretik hautabide ezberdinak eta bitartekotza aukerak egoten dira». Sisteman elementu kezkagarriak ikusten dituela ere esan digu: hala nola, araudian etengabe gertatzen diren aldaketak; delituaren eta hartutako neurrien artean askotan igarotzen den gehiegizko denbora tartea; epaitegi ezberdinetako praktika judizialean antzematen diren alde nabarmenak; hartutako neurrietan beste sistema batzuen (hezkuntza, lana, gizarte zerbitzuak...) parte-hartze eskasa, batez ere prebentzio eta gizarteratze lanari dagokionez; edota ezaugarri zehatzak dituzten gazteen proportzio altua -zentroetan sartzen dituzten hiru gaztetatik bi delitua egin aurretik aplikatzen den babes sistematik dator, arazo mental eta/edo droga mendekotasuna duten gazteak dira...-



Jarraitu beharreko bidea garbi du Arartekoak: «Zentroetako esku-hartzeei bakarrik arreta ematea akatsa da, nahiz eta argi egon prebentzioan, komunitatearen garapenean, edo gizarteratzeko eta lan mundura sartzeko lan egitea zailagoa dela, eta agente ezberdinen lankidetza eta instituzio anitzen erantzun koordinatua eskatzen duela. Desafio itzela gure gizartearentzat».


Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan